BABESTUTAKO EDUKIA

"Ingelesa, frantsesa eta alemana irakasten ditugu akademian, eta mota eta adin guztientzako eskolak ditugu"

Erabiltzailearen aurpegia Babestutako edukia 2023ko ots. 4a, 13:30
Rocio Open Your Mind akademiako irakaslea da. / Aiaraldea.eus

ROCIO EZQUERRA Amurrioko Open Your Mind akademiako arduraduna dada. Sinetsita dago hizkuntza bat ikasteko modurik onena hizkuntza horretan murgiltzea dela, horregatik animatzen ditu ikasleak atzerrira bidaiatzera. Ingelesaren garrantziaz mintzatu da gurekin.

Noiz ekin zenion Open Your Mind akademian hizkuntzak irakasteari?

2019an ekin nion Open Your Mind akademiari. Ordura arte ingeles klase partikularrak eskaintzen nituen etxez etxe, baita zenbait enpresetan ere. Zorte handia izan nuen, Lorenek akademia martxa betean utzi zidan eta.

Hasi berritan, ordea, pandemiari egin behar izan genion aurre. Kolpe gogorra izan zen, baina lortu genuen moldatzea, eta online bidez mantendu genituen eskolak. Gure akademiak bi ikasgela handi ditu. Horrek erraztasunak eman zizkigun distantziak mantenduta eskola presentzialetara itzuli ginenean.

"Aipatu beharra dago Cambridgeko zentro prestatzailea garela, First Certificate azterketa prestatzeko, beste askoren artean. Horri esker, gure ikasleek Amurrion egin dezakete azterketa, ekaineko deialdian"

Zer eskaintzen duzue akademian?

Ingelesa, frantsesa eta alemana irakasten ditugu akademian, eta mota eta adin guztientzako eskolak ditugu: taldekakoak, partikularrak... hainbat beharretara moldatzen gara.

Aipatu beharra dago Cambridgeko zentro prestatzailea garela, First Certificate azterketa prestatzeko, beste askoren artean. Horri esker, gure ikasleek Amurrion egin dezakete azterketa, ekaineko deialdian.

Zer bilatzen da gaur egun ingelesa edo beste hizkuntza bat ikasterako orduan?

Enpresa munduetatik asko eskatzen dute gure zerbitzua. Nik neuk eskola espezifikoak ematen ditut Aiaraldeko hainbat lantegitan. Bussiness-English ikasteko eskari handia dago. Enpresetako departamentu espezifikoei erantzuten diola dirudi, baina ingelesa nazioartean erabiltzen den hizkuntza nagusietako bat da. Ezinbestekoa da hau menperatzea.

Jende asko ere bertaratzen da turismo sektorean lan egiteko prestakuntza bila. Frantziatik asko etortzen dira gure ingurura, eta garrantzitsua da eurekin komunikatu ahal izatea. Are gehiago, Aiaraldearen promozio turistikoan asko ari dira inbertitzen Eusko Jaurlaritzatik, epe laburrena ingelesa eta frantsesa ulertzea beharrezkoa izango da sektore horretan lan egiteko. Nik eskaintza bat egin nahi dut, eta sektore turistikoan ere agente aktibo bilakatu.

Atzerrian ibili zara hizkuntzak ikasten.

Irlanda oso ondo ezagutzen dut bereziki. Urtebete eman nuen bertan lanean, work experience programa baten barruan. Hainbat familiekin egon nintzen bizitzen. Geroztik askotan egon naiz bertan, eta harremana mantendu dut bertako senide eta lagunekin. Horrek asko aberasten zaitu, horrela ikasten da hizkuntza bat hobekien.

Frantsesa ere ondo menperatzen dut. Parisen egon nintzen bost hilabetez bizitzen. Institutua bukatu berritan, Iparralden ere egon nintzen, bertako neska gazte baten familiarekin eskola trukea egiten.

"Irlandako Cork hirian egingo dugun inmertsio egonaldiaren aurkezpena egingo dugu otsailaren 7an"

Orain, beste herrialde batera hizkuntza bat ikastera joateko aukera eskaintzen duzue akademian, ezta?

Atzerrian ingelesa ikasteko programa ugari ditugu Open Your Mind akademian. Irlandako Cork hirian egingo dugun inmertsio egonaldiaren aurkezpena egingo dugu otsailaren 7an. Irlandara bidali ditugu ikasleak nagusiki, baina aurten Ingalaterrako Colchester hirira joateko aukera ere eskainiko dugu. Akademiatik, gainera, Irlandan ikasturte akademiko bat igarotzeko aukera bideratzen dugu. 12 eta 17 urte bitarteko ikasleei zuzendutako programa da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide