BABESTUTAKO EDUKIA

Adimen emozionala eta ongizatea, Amaurre ikastetxean ardatz

Erabiltzailearen aurpegia Babestutako edukia 2023ko ots. 8a, 05:00

'GuGan' proiektua hezkuntza komunitate osoari zuzenduko diote. / Amaurre Ikastetxea

'GuGan' programa jarri dute abian Amurrioko Amaurre ikastetxean, neuro-zientziaren ekarpena ikastetxeko egunerokoan txertatuz.

Ikasleak adimen emozionalean eta ongizatean hezteko programa berria aplikatzeari ekin diote Amurrioko Amaurre ikastetxean: 'GuGan' programa. Carmen Timoneda, neuropiscopedagogian aditu dan Gironako Unibertsitateko irakaslea, eta Kristau Eskolako beste hainbat ikastetxe izan dute programa garatzeko bidelagun. “Neurozientziaren azken urteko ondorioek oso irizpide zehatzak eta zuhurrak eskaintzen dizkigute ongizatearen oinarrien inguruan, eta bestetik, hauek ikastetxean praktikara eramateko baldintzak eta eraginkortasuna zehaztu nahi genituen”, azaldu du Amurrioko ikastetxeko zuzendaritzak.

Lau urteko prozesua izan da, baina dagoeneko “edozein ikastetxetan txertatu daitekeen programa bat eskaintzeko aukera” dago mahai-gainean; “ongizateari modu global batean erantzuteko gai dena eta praktika errealean frogatutako eraginkortasun baten bermearekin”.

Diagnostikoa eta inplikazioa

Pertsonen “garapen osoa” izan dute oinarri Amaurreko hezkuntza proiektuan, “pertsona bakoitzaren beharrizanak abiapuntu hartuta, bere ongizatea eta garapena sustatzea helburu”. Gauzak horrela, barnekotasunak eta elkarbizitza positiboak berebiziko garrantzia izan dute ikastetxean. Halaber, aldaketa nabarmenak antzeman dituzte ikasleen eta familien beharrizan emozionalei dagokienean. Zentroak bizi izan duen kultur aniztasunaren hazkundeak elkarbizitza eta hartueman dinamika berriak garatzeko beharra ere azaleratu du.

Diagnostiko berritu horretatik abiatuta, hezkuntza proiektua gaurkotu dute: “Gure hezkuntza proiektuaren baitan helburuak ezin dira garatu oinarri pertsonalak ongi ezartzen ez baditugu”.

Pertsonen barne dimentsioa ezagutzea eta harreman positiboak lantzea dira Amaurreren helburuak. Bide horretan, GuGan proiektuak honako helburuak ditu: bullyingaren prebentzioa, adimen emozionalaren garapena, bizitzarako trebetasunak, ikasleen ongizatea eta bizikidetza positiboa.

Proiektua hezkuntza komunitate osoari zuzenduko diote; irakasle, ikasle eta familiei.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide