BABESTUTAKO EDUKIA

“Laserraren teknikari esker pazienteek beldur gutxiago diete ebakuntzei”

Erabiltzailearen aurpegia Babestutako edukia 2023ko abe. 18a, 14:30
Clínica Dental Orozkon hainbat teknika berritzaile inplementatu ditu Jose Walter Moralesek. / Aiaraldea.eus

Italian, Bartzelonan, Valentzian edota Madrilen odontologo lanetan aritu da Jose Walter Morales Delgadillo doktorea. Pandemia garaian hartu zuen Orozkoko klinikaren ardura, eta azken urteetan hainbat teknika berritzaile ugari inplementatu dituzte pazienteen ongizatea hobetzeko helburuarekin, ezagutza eta hobekuntza teknologikoa uztartuz.

Zein da gaur egun klinikaren indargunea?

Gure indargunea laser-diodoaren erabilera da. Teknika hori baliatzen ari gara gure ebakuntzetan. Jendeak normalean beldur handia die ebakuntza odontologikoei, eta gure prozedura berritzailearen bidez segurtasuna eskaintzen diegu pazienteei eta haien pertzepzioa asko aldatzen da.

Nola aldatzen da pertzepzio hori?

Teknika tradizionalek beti utziko dute mina edota hantura, kasurik okerrenetan ere aurpegia berde jar dakioke. Normalean beste paziente askoren kontuak entzunda etortzen dira klinikara, pazientearen beldurra areagotuz.

Guk ebakuntza aurretik laserra baliatzen dugu, lan egingo dugun zonaldeko ehunen bio-estimulazioa egiteko. Horri esker bi efektu lortzen ditugu: antinflamatarioa eta antibiotikoa.

Horren emaitza adierazgarrienak ebakunzta ostean ikus daitezke. Adibide bat jartzearren azeknaginak edo atzeko 3. hagina kendu zaizkien pazienteek 15-20 eguneko errekuperazioa behar izaten dute.  Laserra aplikatu den kasuetan epe hori 3 egunera murriztu dezakegu.

Zenbat denbora daramazue hori aplikatzen?

Urtebete daramagu hau aplikatzen. Oso emaitza onak lortu ditugu. Horrek gaiaren inguruan gehiago ikastera animatu nau. Graduondo bat nago ikasten.

“Arreta berezia jartzen diot protesi-odontologiko lanak ahalik eta modu egokienean egikaritzeari”

Protesiekin ere asko lan egiten duzue.

Bai, eta ni neu arduratzen naiz lan horiek ikuskatzeaz. Izan ere, protesista ere banaiz. Arreta berezia jartzen diot lan hauek ahalik eta modu egokienean egikaritzeari.

Beste teknika berritzaileren bat duzue?

Orain 3D eskaner panoramiko bat dugu. Ebakuntzak egin aurretik beharrezko parametro guztiak zehetasunez eskaintzen dizkit. Eskaner intraorala ere badugu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide