Babestutako edukiak

“Enpresa handien fatxadak eta beirateak garbitzen espezializatuko gara orain”

Erabiltzailearen aurpegia Babestutako edukia 2024ko urt. 29a, 12:00

Garbiketa zerbitzu profesionala eskaintzen du Mel Limpiezas enpresak. / Aiaraldea.eus

MELSIS FERNANDEZek Mel Limpiezas enpresa sortu zuen duela bi urte. Garbiketa enpresak burutzen dituen lanak eta etorkizuneko erronkak aletu ditu.

Nola sortu zenuen Mel Limpiezas enpresa?

Duela bi urte beste lan bat neukan, betse enpresa batean, baina ez nengoen gustura. Hori dela eta nire kabuz negozioa hastea erabaki nuen, eta 2021eko urtarrilean ekin nion lanari. Ezin naiz kexatu. Jende nahikotxok ezagutzen nau herrian. Hasiera gogorra izan zen, baina ahoz ahokoak asko laguntzen du. Sare sozialek ere bultzada eman didate, Instagramari esker asko zabaldu gara. 

Nolako lanak burutzen dituzue?

Hasieran denetarik egiten genuen: etxeak, garbiketa orokorrak… Obren amaierako garbiketak asko ere egiten genituen. Gaur egun dugun lan gehiena atarien, bulegoen eta garajeen garbiketan datza.  Kristalen garbiketan ere espezializatu gara azken aldian. Makina berri batzuk eskuratu ditugu kristalen eta fatxaden garbiketarako. Makina bereziak dira, ur-ozmotizatua erabiltzen dutenak; prozesu guztiz ekologikoa da, ura bakrrik erabiltzen dute. Zerbitzua beirate handiak dituzten enpresei dago zuzendua batez ere, horretan espezializatu nahi dut datozen hilabeteetan.

Nola antolatzen zarete lana aurrera ateratzeko?

Geroz eta egituratuagoa dugu gure egunerokoa. Niri gainera asko gustatzen zait berritzea, beti nago lana jasangarriagoa egiteko teknika eta berrikuntzen bila. Duela gutxi ere gimnasioetako gomazko zorua garbitzeko makinaria eskuratu nuen, horretan espezializatzea gustatuko litzaidake ere; eta, gaur egun betetzen ditudan lanak burutzeko lan-postu berriak sortzea.

Zein herritan egiten duzue lan?

Orozko, Laudio eta Amurrio artean nagusiki. Noizbait Urduñan ere egin dut lan. Aiaraldea eskualdea hartzen dut nire baitan oro har. Ez dut urrunagora hedatu nahi, hemen lana soberan dago.

Bi urte hauetan, kanpoko garbiketa enpresa askorekin egin dut topo: Kantabriakoak, Basaurikoak… Asko harritu nau. Izan ere, uste dut eskualdean badaudela lan hori bete dezaketen tokiko garbiketa enpresak. Hori da nire asmoa, eskualdeko bezeroen konfiantza irabaztea, kalitatezko lana eginez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide