BABESTUTAKO EDUKIA

“Trantsizio energetikoan eta energia burujabetzan aurrerapausoak emateko tresna praktikoa izan nahi dugu”

Erabiltzailearen aurpegia Babestutako edukia 2024ko ira. 14a, 10:30

Ezkerretik eskuinera, Klaudia Lopez de Viñaspre, Ekain De Olano, Sandra Hernando eta Aritz Uribetxebarria, Goienerren Gasteizko egoitzan. / Aiaraldea.eus

Energia berriztagarria sortu eta salerostea helburu duen kontsumo kooperatiba da Goiener, eta bertako langileak dira Aritz Uribetxebarria, Klaudia Lopez de Viñaspre eta Ekain De Olano. Kooperatibaren nondik norakoez, eskualdean egindako ekarpenez eta etorkizuneko erronkez mintzatu dira.

Zer da Goiener?

Goiener energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatiba bat da, irabazi asmorik gabea eta euskalduna. Dagoeneko, 18.000 bazkide gara eta 22.000 argindar kontratu kudeatzen ditugu; kontratua gurera aldatzea erraza da, eta, horri esker, bazkideek kooperatiban aktiboki erabakiak hartzeko eskubidea dute eta baita sorkuntza proiektuetan parte hartzekoa ere. Beraz, Goienerrera etorriz, bidezko trantsizio energetikoaren alde egingo duzu.

Proiekturik duzue orain esku artean?

Goienerren helburuetako bat bazkideek kontsumitzen duten energia proiektu propioen bidez sortzea da, eta proiektu ederrak sortu ditugu gure ibilbidean: autokontsumo proiektuak ikastetxeen eraikinetan, hidraulika txikietan inbertsioak, herriz herri energia komunitateak sortzen laguntzea, Europa mailako proiektuen garapena...

Tokiko proiektuen alde egiten dugu, eta autokontsumo kolektiboaren bidez, ekoizpena ahalik eta gehien aprobetxatu nahiko genuke. Herritarrak ere inplikatu nahi ditugu aktore printzipal bihurtzeko, energiaren inguruan ahaldundu eta kontzientzia hartzeko.

Zer nolako ekarpena egin duzue Aiaraldean?

Aiaraldean egin dugun ekarpena hitzaldien bidez egon da lotuago orain arte. Adibidez, Amurrion bazkide egun bat ospatu genuen eta Okondon ere egon ginen, Mendiak Bizirik elkartearekin makroproiektu eolikoen arriskuak ezagutzera emateko eta gure energia propioa ekoizteko beste eredu bat badagoela azaltzeko. Proiektu posibleak ere martxan ditugu, Aiaraldea Ekintzen Faktoriarekin, edo bestelako komunitate energetikoekin. Zein bide ireki aztertzen ari gara.

Zuen begirada, baina, zabala da.

Euskal Herri mailako proiektua gara. Nagusiki Hegoaldean egiten dugu lan, gure jarduera energia merkaturatzen hasi zelako, eta hori Hegoaldean baino ezin daiteke egin. Iparraldean, I-ener ari da lanean; harreman estua dugu haiekin eta lan amankomunak ditugu. Gure lan esparrua eta ikuspegia oso lotuta dago Euskal Herriko lurraldetasunari; tokiko enpresa eta eragileekin aritzen gara elkarlanean. Trantsizio energetikoan eta energia burujabetzan aurrerapausoak emateko tresna praktikoa izan nahi dugu. Energia herritarren eskura egon beharko litzateke. Ez dugu pertsonak kontsumitzaile hutsak izaterik nahi, baizik eta prozesu osoan parte hartzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide