BABESTUTAKO EDUKIA

Black Friday eta Gabonetan kontsumo arduratsua egiteko gakoak

Erabiltzailearen aurpegia Babestutako edukia 2024ko aza. 21a, 06:35

Kontsumo handieneko urte-sasoian gaude, eta horrek gure poltsikoa mehatxatzen du. Erosketa konpultsiboa bultzatzen da modu basatian.

Modu arduratsu eta seguruan kontsumitzeko, plangintza funtsezkoa da. Ahal izanez gero, gainera, komeni da erosketak modu mailakatuan egitea, azken orduko prezio-igoerak eta jende-pilaketak saihesteko. Egin ezazu kontsumo arduratsuaren aldeko apustua eta jarraitu gure aholkuei:

  • Zehaztu aurrekontua eta erosi nahi dituzun produktuen zerrenda egin.
  • Konparatu prezioak, merezi du.
  • Ondo aukeratu. Erosi benetan erabiliko dituzun produktuak.
  • Tokiko erosketa ona da gizartearentzat eta gure ekonomiarentzat. Auzoko dendek gertutasuna eta konfiantza eskaintzen dizute.
  • Erosi aurretik, produktuari eta itzulketen politikari buruzko informazio guztia ezagutu behar da.
  • Ez erosi itzultzeko asmoarekin, online bidezko erosketetan erraza da eta tentazioa, baina ez egin.. Horrek CO2 emisioak areagotzen ditu, baita hondakin kopurua ere (garraioa eta enbalajea).
  • Internet bidez erosten baduzu, erabili webgune seguruak.
  • Irakurri produktuarekin eta itzulketa-politikarekin zerikusia duen informazio guztia. Internet bidezko erosketetan, 14 eguneko epea duzu erositakoa itzultzeko, arrazoia justifikatu behar izan gabe (salbuespenak daude, hala nola, neurrira egindako produktuak, besteak beste).
  • Arazorik izanez gero eta establezimenduan bertan konpontzen ez baduzu, eskatu erreklamazio-orria.

Kontsumitzaileen eskubideak

Produktu baten prezioa beheratzea ez da kontsumitzaileen eskubideak murrizteko arrazoia. Gainera, Gabonetan oporrak hartzen ez dituztenak zure eskubideak dira. Gogoratu:

  • Publizitatea loteslea da, iragarritakoa bete egin behar da; beraz, hobe duzu liburuxka edo email guztiak gordetzea.
  • Prezioetan BEZak sartuta egon behar du, beti.
  • Gorde erosketa-tiketa. Bermea baliatzeko eta, behar izanez gero, erreklamazioa egiteko aukera emango dizu. Produktu bat itzultzeko ere beharrezkoa izango zaizu.
  • Legezko bermea hiru urtekoa da produktu berrien kasuan eta urtebetekoa, gutxienez, bigarren eskukoen kasuan.

Black Friday eta Gabonetako kanpainak ez daude zure beharrak asetzeko pentsatuta, zure diru-zorroa husteko baizik. Egun hauetan itolarrian egon nahi ez baduzu, eta erosketekin leporaino bukatu nahi ez baduzu, erosi aurretik hausnarketa egin ezazu, pentsatu ea etekinik atera dezakezun eta honako galdera hauek egin itzazu zure buruari: Benetan behar al duzu? Zenbat aldiz erabiliko duzu? Ba al duzu etxean horren antzekorik edo berrerabil daitekeen zerbait? Horrela konturatuko zara dirua alfer-alferrik xahutzen ari ote zaren edo, aitzitik, kontsumo arduratsua egiten ari zaren."

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide