Noiz ezkondu zineten eta zergatik erabaki zenuten Urduñan ospatzea ezkontza?
Maiatzeko bigarren asteburuan ezkondu ginen. Otxomaioetako lehenengo asteburuan. Oso arrazoi sinpleagatik aukeratu genuen Hotel Orduña Plaza. Ezkontza prestatzeko bodas.net Internet atarian bila geundela aurkitu genuen hotela eta aurrekontua eskatu genuen, beste hainbeste lekutan egin genuen bezala. Hotel Orduña Plazako Iker (jabea) izan zen deitu gintuen bakarra, azaltzeko bidalitako aurrekontuaz gain beste aukera batzuk ere bazituela, eta inolako konpromisorik gabe nahiko zuela gurekin elkartu.
Bertaratu ginen eta asko gustatu zitzaigun hotelean daukaten patioa, eta ezkontza egunetan jartzen duten dekorazioa. Oso pozik itzuli ginen etxera, eta zalantzarik gabe egin genuen honen alde.
Jasotako tratu pertsonala izan zen orduan erabakia baldintzatu zuena.
Bai, erabat. Begiratu genituen gainerako lekuetan tratu hotza jaso genuen, baldintza asko exijitzen zizkiguten, gonbidatu kopuru minimo bat ezarri nahi ziguten… Ikerrek, ordea, ez kezkatzeko esan zigun, gure eguna zela eta gure neurrira egingo zutela.
Nolakoa izan zen ezkontzaren antolakuntza?
Oso erraza. Erraztasun pilo jarri zizkiguten hoteletik. Guk ez genuen wedding plannerrik kontratatu, edozer zalantza edo behar genuela Ikerrek momentuan kudeatzen zuen. Hotelak bere DJ propioak ditu, baina guk bat konkretua nahi genuen. Ez ziguten inolako arazorik jarri. Kontrara, segituan jarri ziren elkarrekin harremanetan. Baita lotu genuen musika taldearekin eta eraman genuen photo-callarekin ere. Hotelekoak arduratu ziren gauza guztiez.
Nola gogoratzen duzue ospakizuna?
Guk asko disfrutatu genuen. Egon naizen beste ezkontza batzuetan ikusi dugu ezkonberriek ez dutela hainbeste disfrutatu, antolakuntzako hamaika kontuz arduratuta egon behar dutelako. Gure kasuan, Hotel Orduña Plazako kideek oso ondo kudeatu zuten dena, eta guk gozatzea besterik ez genuen egin behar izan. Ospakizuna amaitu genuenean Otxomaiotan murgildu ginen.
Zer nabarmenduko zenukete Hotel Orduña Plazatik?
Iker eta lantaldearen inplikazioa eta antolakuntza. Menua ere oso ona izan zen, gure nahietara moldatu ziren.