BABESTUTAKO EDUKIA

Igasi eta Gaztenpresa: ekintzailetza hurbila

Erabiltzailearen aurpegia Babestutako edukia 2024ko aza. 28a, 14:00

Ikuspena, erabakitasuna, jarraitutasuna... Batzuetan, ekiteko ez da ideia iraultzailerik behar, nahikoa da aukera bat antzematea, horren bila joatea eta ez etsitzea. Batzuetan, uste baino eskuragarriago dugu gure komunitatearen garapenari ekarpena egitea.

Eraztun likidoko huts-ponpez ari garela, gure irudimenak Europaren iparraldeko herrialderen batean dagoen industria-instalazio erraldoi batera eramango gaitu, ziur aski. Hala ere, Andoaingo industria-pabiloi txiki batean aurkitu ditugu Asier eta Igone: "Bezero potentzialen erdigunean dagoelako aukeratu genuen Andoain, eta lehiarako hainbat abantaila eskaintzen zizkigulako. Hemen, besteak beste, saiakuntza-banku bat dugu, eta mekanizazio-lantegiak ere bai oso gertu. Honelako proiektu bati ekiten diozunean, indarrak ahalik eta gehien aprobetxatzea funtsezkoa izan daiteke, arrakasta izateko edo porrot egiteko".

Igonek baiezko keinua egin du, Asierrena bezalako lan-txalekoa jantzita duela; dena den, sektorean merkataritza-teknikari gisa duen esperientzia zabala izan da proiektuari egin dion ekarpena. "Inbertsio handiei lotuta dagoen sektore honetan, lana enpresa indartsu batean bilatzea eta, gehienez ere, ekosistema horretan eboluzionatzea izaten da ohikoena. Baina, begira, espero ez duzun egoera batean jartzen zaitu bizitzak batzuetan: zure enpresaren buruzagitzan eta horrelako erabakiak hartzen".

Kalitatea bereizgarri

Asierrek, Igonek eta Garbiñek IGASI osatzen dute, huts-ponpen arloan diharduen enpresa txikia, espezializazioa zein zerbitzu-kalitatea ezaugarri dituena. "IGASI ia kasualitatez sortu zen, nolabait ere gauzak egiteko beste modu baten bila ari ginelako aspalditik. Azkenean, lanean ari ginen enpresako administrazioan izandako aldaketa batek jarri gintuen aurrerapausoa eman ala ez erabakitzeko kinkan. Hirurok nahiko argi genuen, baina bagenekien hainbat gauza kontrolpetik kanpo izango genituela, seguru asko. Gainera —erantsi du Igonek— ekintzailetza bestelako proiektuekin lotu ohi da, teknologiaren edo sorkuntzaren arloetako proiektuekin. Gure ideia ez zen batere erakargarria zentzu horretan, baina argi genuen bazegoela lehiakiderik gabeko merkatu-nitxo bat, bat zetorrena gure gaitasunekin eta alderdi teknikora bideratutako zerbitzu oso espezializatu bat eskaintzeko asmoarekin".

Komunitatearen balioa

Azken bultzada ustekabean iritsi zitzaien. Ez zituen business angels batek bereganatu ekintzailetza- azoka batean, eta ez zuten ekimenik berritzaileenaren saria irabazi. Haien kasuan, askoz hurbilago zegoen erantzuna. "Egia esan, Gaztenpresari lotutako gure senideek animatu gintuzten haiekin harremanetan jartzera", diosku Igonek. Hauxe erantsi du Asierrek: "Hala da; azkenean, hementxe bertan genuen laguntza. Gaztenpresarekin harremanetan jarri ginen, eta, ordutik aurrera, konpromisoa erabatekoa izan zen. Ideia, ezagupenak, kontaktuak… bagenituen; baina, haien laguntza funtsezkoa izan zen, batez ere urratsa emateko eta abian jartzeko orduan. Beharbada, berdin egingo genukeen haiek gabe; halere, askoz zailagoa izango zatekeen. Zure nagusia zu zeu izatea, gauzak zure erara egitea… oso gogobetegarria da —gehitu du Igonek—, baina, onena zera da: zure komunitatearen laguntza izatea aurrera egiteko. Dena etxean geratzen den sentsazioa da saririk onena".

Ezagutu gehiago IGASIren historiari buruz edo zure negozio-ideia nola martxan jarri, www.gaztenpresa.org/eu webgunean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide