BABESTUTAKO EDUKIA

Black Friday honetan erosterakoan, ez ezazu saldu zure burua

Erabiltzailearen aurpegia Babestutako edukia 2025eko azaroaren 26a

Black Friday aukera paregabea izan daiteke behar duzuna merkeago lortzeko, baina tranpa ere bihur daiteke, presek, emozioek edo eskaintza deigarriek zure ordez erabakitzen uzten badiezu. Erosterakoan, ez ezazu saldu zure burua; gogoratu: arduraz kontsumitzen ez duzunean, gehien galtzen duena zu zeu zara.

Aprobetxatu deskontuak modu arrazionalean. Beheratuta dagoen guztia ez da beharrezkoa, eta gaur nahi duzun guztia ere ez duzu bihar gozatuko. Aberasgarriena da buruarekin aukeratzea, zure bizitzari benetan ekarpena zerk egiten dion baloratzea eta unean uneko ilusioak bultzatuta ahal edo nahi duzuna baino gehiago ez gastatzea.

Erosketak planifikatzea da kontsumo konpultsiboaren aurkako antidotorik onena. Egin zerrenda bat, markatu zure lehentasunak eta jarri mugak. Izan ere, zuk erabakitzen duzunean, erosketa zurea da; baina pentsatu gabe erabakitzen duzunean, erosketak zu kontrolatzen zaitu.

Eta ez ahaztu oinarrizkoena: eskatu, berrikusi eta gorde beti zure erosketa-tiketa. Hori da kontsumitzaile gisa duzun bermea, segurtasuna eta eskubidea. Tiketa gordetzea oso ekintza sinplea da, baina aldea marka dezake edozein arazo sortuz gero.

Black Friday honetan, erosterakoan, ez ezazu saldu zure burua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide