Babestutako edukiak

Miopiari aurre egiteko sistema integrala eskura, Luyando Opticos zentroetan

Erabiltzailearen aurpegia Babestutako edukia 2026ko urtarrilaren 29a

Haurrei zuzendutako tratamendu berritzailea diseinatu dute. / Aiaraldea.eus

IRILIA zerbitzua eskainiko duen estatuko lehen zentroa da Luyando Opticos. Mark’ennovy leiar fabrikatzaileek sorturiko zerbitzuak haur-miopiaren kontrol tratamendu pertsonalizatua eskaintzen die pazienteei.

Miopiaren kontrol integrala eskaintzen duen IRILIA zerbitzua eskaintzen duen lehen zentro espezializatua da Luyando Opticos, “haurren osasun-bisualarekin duten konpromisoan berretsiz”.

Azken hamarkadetan nabarmen egin dute gora miopia kasuek, haur eta nerabeen artean bereziki.

Ikusmenaren akatsa da miopia, eta begietatik urrun dagoena zehaztasunik gabe ikustea eragiten du. Azken hamarkadetan nabarmen egin dute gora miopia kasuek, bereziki haur eta nerabeen artean. Kontrolatu ezean, etorkizunean ikusmen arazo larriak sor ditzakeen gaitza da. Hain zuzen ere, Munduko Osasun Erakundeak eskainitako datuen arabera, 2050. urterako munduko biztanleriaren erdia izan daiteke miopea. Errealitate horren aurrean, ikusmen ohitura osasungarriak eta kontrol mekanismo zorrotzak haurtzarotik hartzea ezinbestekotzat jo dute Luyando Opticoseko kideek.

IRILIA zerbitzua

Mark’ennovy lente konpainia ezagunak diseinatutako IRILIA sistemak haur eta nerabeen osasun bisuala iraultzea du helburu, miopia eta astigmatismoaren kontrol pertsonalizatua eskainiz. Tratamendu berritzailea eskaintzen du IRILIAk, pazientea erdigunean jarriz. Horrek erosotasuna eskaintzen die familiei, eta jarraipen kliniko egokia egiteko aukera profesionalei.

Tratamenduak Mark’ennovy konpainiak diseinatutako MYLO ukipen leiarrak eta horien mantenua egiteko produktu sorta osatua eskaintzen die pazienteei. Horrez gain, erabiltzaile bakoitzak tratamenduaren jarraipena egiteko pasaporte pertsonalizatua jasoko du ere. Pasaporte horrek jasoko ditu azterketa klinikoetako oharrak eta eboluzioak, “txertaketa liburuen antzera”. 

Gainera, erabiltzaile gazteenekin hobeto konektatzeko, adin bakoitzeko diseinu berezituak ditu IRILIA zerbitzuak: Hegaldi-akademia 5 urtetik aurrerako haurrentzat, Lurrunaren Hiria 10 urtetik aurrera eta, azkenik, Denboraren Makina 15 urtetik gorako gazteentzat.

Lehen mailako leiarrak

Mark’ennovy leiar fabrikatzaileak sortutako zerbitzua da IRILIA. Mark’ennovy doitasun handiko ukipen-lente indibidualizatuen fabrikazioan espezializatua da. Teknologia berritzaileekin garatutako leiarrek distantzia guztietan ikusmen hobezina eskaintzeko eta paziente bakoitzaren premietara egokitzeko gaitasuna eskaintzen dute. Horren adibide dira Luyando Opticosen erabiltzen dituzten MYLO leiar ezagunak: miopia, hipermetropia, astigmatismoa eta presbizia zuzentzeko diseinatuta daude, eta miopia kontrolatzeko BHVIk patentatutako diseinu esklusiboa dute.

Luyando Opticos erreferentziazko zentroa bilakatu da eskualdean. 1981ean ekin zion zentro optikoak ibilbideari, beti ere kalitate goreneko produktuak eta zerbitzuak eskainiz, azken joerak txertatuz eta erreferentziazko markekin lan eginez.

Plan Veo dirulaguntza

Espainiako Osasun Ministerioak Plan Veo dirulaguntza kanpaina jarri du abian leiarren eta betaurrekoen eroskes finantzatzeko. "Salbuespenezko neurria da honakoa. Osasun publikoaren beharrari erantzuten dio, bai eta haurtzaroan ikusmenari lotutako laguntza-sistemetarako sarbidea zailtzen duten oztopo ekonomikoak murrizteko borondateari ere", azaldu dute Ministeriotik.

16 urte baino gutxiago duten gazteei zuzendutako laguntza da honakoa, eta 100 euro arteko gastua betetzen du. Gainera, bestelako dirulaguntza batzuekin uztargarria da laguntza. Plan Veo programaren barruan dago Luyando Opticos, eta laguntzaru buruzko informazio eta aholkularitza eskaintzen dute euren zentro optikoetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide