BABESTUTAKO EDUKIA

Lanbide Heziketa: aukerak zabaltzen dituen bidea

Erabiltzailearen aurpegia Babestutako edukia 2026ko martxoaren 6a

Lanbide Heziketa gero eta pertsona gehiagoren hautu bihurtzen ari da. Gazte askok bertan aurkitzen dute beren bokazioa; beste batzuek lan-ibilbidea berrabiarazteko aukera ikusten dute; eta badira egoera pertsonal edo profesional bat irauli nahi dutenak ere. Datu orokorren atzean, ibilbide zehatzak daude.

Ikasturte honetan Euskadin 65.000 plaza baino gehiago eskaini dira —iaz baino ia 3.000 gehiago—, eta 51.000 ikaslek baino gehiagok hasi dute dagoeneko ziklo, ziurtagiri edo espezializazio-ibilbideren bat. Prestakuntza eta lan-mundua gero eta lotuago daude. Euskadin enplegagarritasuna %85ekoa da, eta Lanbide Heziketako 20.000 enpresatik gorarekin dute lankidetza egonkorra. Sare horrek trantsizioa errazten du, eta ikasle askori lehen esperientzia profesionalak ematen dizkio.

Lanbide Heziketaren ezaugarrietako bat da ikasgelatik kanpoko errealitatea barne hartzen duela. Praktikek, enpresekin elkarlanean egindako proiektuek eta prestakuntza dualak esperientzia ematen dute, erritmo profesionala ezagutzeko aukera eta konfiantza. Berrikuntza aplikatua ere funtsezko pieza da, eta Tknika bezalako erreferentziek aukera ematen dute ikasgeletan eta tailerretan eguneroko erronkei lotutako proiektuak lantzeko. Gaur egun 160 proiektu baino gehiago daude martxan, eta horietatik asko europarrak dira; horrek mugikortasuna eta nazioarteko begirada ekartzen ditu ikasleentzat eta irakasleentzat.

Bestalde, malgutasunak garrantzi handia du. 7.000 plaza inguru laguntza handiagoa behar duten ikasleei zuzentzen zaizkie, oinarrizko mailen, prestakuntza modularraren edo ibilbide egokituen bidez. Lanbide-ziurtagirien eskaintzak ere gora egin du (C Graduak), eta bide laburragoak eta moldakorragoak eskaintzen ditu. Horrek aukera gehiago irekitzen dizkie formakuntzan etenak izan dituztenei edo lanarekin uztartu behar dutenei.

Eskaintza akademikoari begiratuta, industria eta zerbitzu sektoreek pisu handia dute, eta prestakuntza ekonomia errealaren bilakaerara egokitzen doa. Digitalizazioak eta adimen artifizialak profil berriak eskatzen dituzte, eta prestakuntzak arlo horietara begirako gaitasunak garatzen ditu. Gaitasun digital arduratsuak, zibersegurtasuna eta teknologien erabilera kritikoa gero eta garrantzitsuagoak dira. Euskadiko Lanbide Heziketako 2030 Estrategiak norabide hori indartu nahi du, erronka teknologikoekin batera dimentsio soziala eta etikoa ere txertatuta.

Generoari dagokionez, mugimendua sumatzen da. Emakumeen presentzia %35etik gorakoa da jada, eta pixkanaka handitzen ari da industria bezalako eremuetan ere. Erreferente berriek eta ikusgarritasunak beste askori bidea errazten diete, eta aukerak normalizatzen laguntzen dute.

Azken finean, Lanbide Heziketak aukera zehatzak eskaintzen ditu. Prestakuntza sendo batek enplegurako ateak zabaltzen ditu, eta autonomia, segurtasuna eta bizi-proiektu propioa eraikitzeko oinarriak ematen ditu. Herrialde baten lehiakortasuna eta gizarte-kohesioa pertsonen aukeretan ere islatzen dira.

Lanbide Heziketaz hitz egitea aukerez, trantsizioez eta etorkizun posibleez hitz egitea da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide