BABESTUTAKO EDUKIA

Matematikan eta irakurketan aukera berdintasuna indartuz

Erabiltzailearen aurpegia Babestutako edukia 2026ko martxoaren 18a

Konpetentzia horietan inor atzean geratu ez dadin, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak programa bat martxan du, eskola orduetatik kanpo irakaskuntza indartzeko. 

Garapen pertsonal, sozial eta profesionalerako funtsezko oinarriak dira irakurketa eta matematika, eta, horregatik, arlo horiek indartzea beharrezkoa da kalitatezko hezkuntza bat bermatzen jarraitu ahal izateko. Modu berean, ezaguna da zenbait ikaslek zailtasun bereziak dituztela arlo horietan. 

Are, aldaketa sozial eta demografikoek hezkuntza sistema etengabea hobetzera bultzatzen gaituzten honetan, beren jatorria eta egoera sozioekonomikoa edozein dela ere, ikasle guztiei bermatu behar zaie ikasteko, hazteko eta bizitzan aurrera egiteko duten oinarrizko eskubidea. Errendimendu akademikotik askoz harago doan kontua da hau: ikasleen konfiantza, autoestimua, motibazioa eta ahalduntzea gako dira. 

Horretaz jakitun, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatutako 'Indartuz' programak Lehen Hezkuntzako ikasleei irakurketa eta matematika gaitasunak indartzeko eskolaz kanpoko laguntza eskaintzen die. Hala, pertsonalizatutako ikaskuntzaren bidez, ikasleen arteko errendimendu desberdintasunak murriztu nahi ditu Jaurlaritzak. 

Irakurketaren alorrean, fonetika, irakurketa arintasuna eta testu ulermena garatzeko estrategiak lantzen dira ikasleekin. Matematikari dagokionez, arrazoinamendu logiko-matematikoa eta oinarrizko eragiketak sendotzeko tresnak ematen zaizkie. Matematikari eta irakurketari gutxienez ordubete bana eskaintzen zaie. 

Orotara, 2026rako aurkeztutako aurrekontuen arabera, Hezkuntza Sailak 14 miloi euro bideratuko ditu 'Indartuz', 'Bidelaguna' eta 'Eraldatzen' proiektuetara. Dagoeneko 24.000 ikaslek baino gehiagok jasotzen dituzte errefortzu programa berriak. Hezkuntzan Emaitzak Hobetzeko 2024-2028 Estrategia Integralaren parte dira programa hauek. 
'Bidelaguna' programaren bitartez, desabantaila sozialen ondorioz zailtasunak edo eskola atzeratasuna duten ikasleei laguntza ematen zaie. Bereziki toki edo estimulu egokiak ez dituzten ikasleak ditu lehentasun programak. 

LHko 5. eta 6. mailako eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleentzako proposamen honek gakoak eman nahi dizkie ikasleei, horren bitartez ikasteko ohiturak sustatzeko, bai eta ikasleek beren gaitasunen inguruan duten espektatibak hobetzeko ere. Beste behin, pertsona erdigunean izan behar dute politika publikoek. Hau guztia, noski, soilik posible izango da familiaren eta ikastetxearen arteko harremana indartuz, eta hori lehen unetik lantzen den kontua da ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide