Varitek klinikak 15 urte baino gehiago daramatza barizeak tratatzeko teknika berritzaile espezializatuak aplikatzen, eta sektoreko erreferente bilakatu dira. Diagnostiko zehatzak eta teknika ez-inbaditzaileak dira Variteken ezaugarri nagusiak, bai eta profesional talde osatu baten lana ere.
Borja Peña Baranda doktorea da Varitek klinika osatzen duen profesional horietako bat. Erradiologo interbentzionista da Peña doktorea, eta esperientzia zabala du mota guztietako barizeen tratamenduan.
Barizeak
Zainen hantura iraunkorra dira barizeak. “Barruko zain safenean du jatorria gaitzak”, azaldu du Peña doktoreak. Askotariko tipologia duen eritasuna da honakoa: armiarma-baskularrak, barize lodiak, ekzemak, edemak edota bena-ultzerak garatu daitezke. Tipologia bezain beste arrazoi egon daitezke barizeak tratatzeko. Izan daitezke arrazoi estetikoak armiarma baskularren kasuan esaterako; edota eritasun larriagoak tratatzeko beharra, bena-ultzeren kasuan. Badira ere barizeak modu konbentzionalean tratatu ostean, berriro ere tratamendu baten beharra duten pazienteak.
“Zainen zirkuitua baloratzen eta pazienteari tratamendua pertsonalizatu bateskaintzen diogu”
Tratamendu profesionala
Ohiko tratamendu kirurgikoetan zain hori kendu egiten da ebakuntza bidez. Variteken, ordea, teknika ez-inbaditzaileak erabiltzen dituzte zainen egoera osatzeko. “Kateterismo bidez, enbolizazio prozedura da kaltetutako zainetan garatzen duguna. Pazienteak ziztada txiki bat baino ez du nabaritzen, eta errekuperazio denbora ia nulua da. Interbentzioaren egunean bertan bizitza normala egin dezake pazienteak”, azaldu dio Peña doktoreak Aiaraldea Komunikabideari.
Baina arestian aipatutako teknika berritzaileak bezain berebizikoak dira diagnostiko teknika zehaztak, eta horretan datza Variteken arrakastaren oinarrietako bat. Doppler ekografia baliatzen dute horretarako. Erradiologo interbentzionisten lehen egitekoa da diagnostiko egokia egitea Peña doktorearen hitzetan: “Zainen zirkuitua baloratzen dugu eta pazientearen tratamendua indibidualizatzen dugu”. Medikuak, fisioterapeutak, erizainak… profesional talde zabal du Varitekek Gasteiz, Bilbo eta Donostiako kliniketan.
Urtero 1.000 paziente baino gehiago tratatzen dituzte eta kasuen %99 kirurgiarik erabili gabe gainera. Interesa duen orok, oso erraz du hitzordua eskatzea; bai Internet bidez, baita klinikara zuzenean deituz.