Babestutako edukiak

Merkataritza balioan jartzeko bideoa plazaratu du Izan Amurriok

Erabiltzailearen aurpegia Babestutako edukia 2026ko ekainaren 5a

“Hurbileko merkataritzari laguntzearen garrantziaz” sentsibilizatu nahi izan du elkarteak. 

Bideo bat plazaratu du Izan Amurriok, tokiko merkataritzari balioa emateko, “herriko eguneroko bizitzan negozioek duten papera” nabarmenduta. “Establezimenduetatik harago, goizero altxatzen den pertsiana bakoitzaren atzean dauden pertsonak erakutsi nahi izan ditugu, lan egiten duten, ekiten duten, jarduera ekonomikoa sortzen duten eta herria egiten laguntzen duten pertsonak”, azaldu dute. 

Modu horretan, “merkataritza Amurrioko nortasunaren eta bizitzaren parte dela” jarri nahi izan dute mahai gainean, eta “eguneroko keinu txikiek” duten garrantzia ere azpimarratu dute. Izan ere, euren iritziz, mota horretako keinuak dira laguntzen dutenak udalerriko “merkataritza eta gizarte-ehuna bizirik mantentzen”. 

Era berean, “hurbileko merkataritzari laguntzearen garrantziaz” sentsibilizatu nahi izan dituzte herritarrak, “haien hurbiltasuna, konpromisoa eta herriaren garapen ekonomiko eta sozialari egiten dioten ekarpena balioetsiz”.

Horri erantzuten dio baita bideoaren amaieran agertzen den lemak: “Orain zure txanda da”. Modu horretan, gonbidapen bat luzatu diete herritarrei, “Amurrioko hazkundeari eta bizitasunari laguntzen dion elkar laguntzeko kate horren parte izaten jarraitzeko”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide