"Urriaren 22an ‘Amatasun ereduak ezbaiak’ eta ‘sexu heziketa ikuspegi feministatik’ solasaldiak antolatu ditugu urriaren 22an Faktorian!"

Erabiltzailearen aurpegia Bor-bor 2022ko urr. 19a, 10:25

Estitxu Fernandez eta Erika Lagoma egongo dira, besteak beste, urriaren 22ko jardunaldietan. / Kurutziaga Ikastola

Bor-bor solasaldi zikloaren barruan bi hitzaldi antolatu ditu Aiaraldeko Feminismo elkarteak asteburu honetarako. 11:00etatik 14:00ak arte luzatuko dira jardunaldiak, eta zaintza zein itzulpengintza zerbitzua eskainiko da.

Bor-bor Aiaraldeko Feminismo Elkarteak antolatuta, solasaldi zikloa egingo da udazkenean zehar Aiaraldean. Urriaren 12an ekin zioten ekintzen segidari, Aiaraldeko Mugimendu Feministaren historiari buruzko argazki erakusketa eta tribial aurkezpenarekin. Bigarren ekitaldia larunbat honetan izango da, Aiaraldea Ekintzen Faktorian (Gardeako industriagunean, Errotari 4-8 pabilioia). 

Hain zuzen, Erika Lagoma eta Estitxu Fernandezek ‘M, ama, ume’ liburua aurkeztuko dute, amatasun ereduak ezbaian jartzen dituena. Ondoren, Diana Ibargutxik sexu heziketa ikuspegi feministatik eskaintzeko pautak eta gogoetak plazaratuko ditu. Lehen hitzaldia 11:00etan hasiko da, eta bigarrena 12:30ean. 

Amatasun bizigarriak izango dituzte hizpide Lagoma eta Fernandezek. 13 narrazio eta elkarrizketatik atera dute ondorio bilduma, eta liburu formatuan plazaratu dute Elkar argitaletxearen bitartez:

Solasaldi guztiak doakoak izango dira, eta ez da beharrezkoa aurrez izen-ematea. Era berean, ahalik eta partehartzaileena izateko, zaintza zein itzulpengintza zerbitzua eskainiko da behar duen ororentzat. 

Jardunaldi zein bestelako proeitkuei buruzko informazio guztia labur.eus/bor-bor blogean egongo da eskura.

Egitasmoa Aiaraldea ahaldunduz eta saretuz proiektuaren baitan dago, eta Arabako Foru Aldundiaren zein Laiaren babesa jaso du elkarteak jarduerak antolatu ahal izateko. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide