“Lodifobia eta dekolonialitatea landuko ditugu hurrengo Bor-bor solasaldian”

Erabiltzailearen aurpegia Bor-bor 2022ko urr. 28a, 10:42

Bor-bor solasaldi zikloko ekintza baten irudia. / Aiaraldea.eus

Azaroaren 5ean izango da Faktorian hurrengo Bor-bor solasaldi zikloaren hitzordua. Ezin kabitu eragileko kideek, gordofobia izango dute hizpide jardunaldiaren lehen zatian, eta Amanda Verronek dekolonialitateari helduko dio hitzaldien bigarren txandan.

Aurrera doaz Bor-bor Aiaraldeko Feminismo elkarteak antolatutako Bor-bor Solasaldi zikloak. Urriaren 12an eta 22an izan ziren lehenbiziko saioak, eta azaroaren 5ean izango da hurrengo hitzordua. Hain zuzen, deseraiki beharreko beste bi gai edo eremu jorratuko dituzte solasaldi eta tailer formatuan datorren larunbatean. Batetik, gordofobiaz arituko dira Ezin Kabituko kideak. Besteak beste, urrian topaketak egin zituzten Gernikan, problematika ikusgarritu, ahaldundu eta saretzeko helburuarekin. Bestetik, Amanda Verronek dekolonialiatatea izango du ardatz goizeko bigarren txandan. 

Ohi gisan, 11:00etan izango da hitzaldiaren hasiera. 12:30ean, berriz, bigarren saioari ekingo diote, dekolonialitatea hizpide. Solasaldietan parte hartzeko ez da aurrez izenik eman behar, eta doakoak izango dira jarduera guztiak. Ildo beretik, umeen gunea atonduko du Bor-bor elkarteak, interesa duten ahalik eta emakume* gehien bertaratzeko. Halaber, zuzeneko itzulpengintza zerbitzua eskainiko da, beharra  duen ororentzat.

Jardunaldi zein bestelako proiektuei buruzko informazio guztia Bor Bor blogean egongo da eskura.

Egitasmoa Aiaraldea ahaldunduz eta saretuz proiektuaren baitan dago, eta Arabako Foru Aldundiaren zein Laiaren babesa jaso du elkarteak jarduerak antolatu ahal izateko.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide