Urtekari feminista sortu du Bor-bor Aiaraldeko feminismo elkarteak. Arabako Foru Aldundiaren diru-laguntzari esker plazaratu dute argitalpena, eta urteak eskualdean zein Euskal Herrian utzitako gertaera garrantzitsuenak bildu dituzte 64 orriko liburuxkan. Horrez gain, Bor-bor solasaldi zikloko zenbait edukiren laburpenak pilatu dituzte nola elkarrizketa hala erreportajeetan. Ildo beretik, espazio eta proiektu feministei ere egin diete tartea; tokiko elkarte edo instituzioek abiatutako egitasmoei bide emanez.
Euskarazko argitalpena doakoa da, eta labur.eus/borborurtekaria2022 estekan irakurri edo deskargatu daiteke.
Guztira, 400 kopia banatu dituzte eskualdeko ondorengo tokietan. Emakume elkarteek, berriz, Berdintasun Arloen bidez eskuratu ahalko dituzte aleak.
- Aiaraldea Ekintzen Faktoria
- Amurrioko Kultura etxea
- Artziniegako Udal Liburutegia
- Laudioko Kultura etxea
- Laudioko Lezeaga aretoa
- Aretako Kultura etxea
- Arrankudiagako Gizarte Etxea
- Arakaldoko Udaletxea
- Orozkoko Museoa
- Arespalditzako emakumeen gela
- Urduñako Alondegia