MUNDUKO KULTURAK AIARALDEAN liburuxkaren bertsio digitala zabaldu du Bor-bor Aiarladeko feminismo elkarteak espazio digitaletan. Martxoan egin dute publiko ekimena, baina iazko ikasturtean garatu zuten 40 bat emakume etorkinek. Hain zuzen, horretarako Amurrio eta Laudioko EPA zentroetako ikasle zein irakasleak izan ditu bidelagun Bor-bor feminismo elkarteak.
Argitalpena artikulu honen eranskinetan ikusi edota deskarga liteke. Orotara, 400 kopia banatu dira eskualdean barrena, gainera. Liburuxka formatuak, herrialde bakoitzaren kokapena eta kultur ospakizunen berri ematetik harago, QR kodeak ere barne hartzen ditu; zeintzuen bidez, lurralde horretako hizkuntzan kontatzen den hautatutako festa edota ospakizuna. Adibide batzuk aipatzearren, Tailandian urte berria ospatzeko “ur jaia”, Ramadana, Peruko gabonak eta beste hainbat ekimen kontatzen dira eskuorrian.
2024ari begira, etorriberriekin “sentsazioen sareak” deituriko tailerra garatu du azken asteetan Bor-borrek. Hala, emakume etorriberrien beharretatik sortu edota diseinatu dtiu 2024an garatzeko proiektuak: “Kulturartekotasun kafeak”, “Hizkuntza bidelagunak”, “Kulturartekotasun familak” eta “Bizilagunak” topaketa. Guzti horien berri, udaberrian zein udazkenean emango dute. Egitasmoa Arabako Foru Aldundiaren babesletzari esker burutu da.