Faktoriako feminismo ildoak laugarrenez antolatu du Aiaraldeko emakume* sortzaileen azoka. Abenduaren 15ean, igandez, izango da hitzordua, eta eguerdia baliatuko dute horretarako.
Hain zuzen, 12:00etatik 14:00etara iraungo du ekimenak. Azaroaren hasieran zabaldu zuten izena emateko epea, eta zortzi izango dira euren lanak erakutsi eta salgai jarriko dituzten sortzaileak:
- Kuluxka (Arrankudiaga-Zollo)
- Leike (Amurrio)
- Eider Garcia (Amurrio)
- Eskerrak ahulak garen (Urduña)
- Matraka (Arrankudiaga-Zollo)
- Kreagune (Orozko)
- Hiru Concept Store (Amurrio-Menagarai)
- Bor bor elkartea (Aiaraldea)
Hala, eguerdi giro ederrean saretzeko plaza ere bilakatuko da Faktoria. Eskaintzaren inguruan, umeentzako jantziak, belarritakoak, buruko zapiak eta bufandak, kamisetak, keramika piezak, ilustrazioak eta abar topatuko dituzte bertaratzen direnek.