Aiaraldeko emakume* erreferenteak ezagutu dituzte 125 gaztek, 6 'tailer bizi' ardatz hartuta

Erabiltzailearen aurpegia Bor-bor 2025eko urriaren 30a

Aiaraldeko emakume* errefere 1 1761815958062
Aiaraldeko emakume* errefere 2 1761815962197
Aiaraldeko emakume* errefere 3 1761815963776
Aiaraldeko emakume* errefere 4 1761815965489
Aiaraldeko emakume* errefere 5 1761815966751
Aiaraldeko emakume* errefere 6 1761815968166
Aiaraldeko emakume* errefere 7 1761815969972
Aiaraldeko emakume* errefere 8 1761815971744
Aiaraldeko emakume* errefere 9 1761815973297

Urrian Laudio BHI zentroko gazteekin tailer ludiko-pedagogikoak burutu ditugu. 6 saiotan, “tailer biziak” eta "Aiaraldeko emakume* erreferenteak" uztartu dituzte, eskualdeko sortzaile anitzen solasaldiekin.

Urriaren 10etik 29ra bitarte, eskualdeko emakume* erreferenteen lanketan buru-belarri sartu dira Laudioko ehundik gora gazte. Ekimena Bor-bor Aiaraldeko feminismo elkarteak sortu eta garatu du, Arabako Foru Aldundiaren babesari esker.

Alabaina, eskualdeko heziguneen laguntza jaso dute horretarako. Hain zuzen, Laudio BHIko 14 urteko gazteak izan dira hartzaile nagusi, DBH2 ikas mailakoak.

Bi orduko iraupena izan dute saioek, eta jolasen bidez erreferenteen iruditegia zabaltzea eta eskualdeko emakumeen jakintza zein lorpenei aitortza soziala egitea bilatu du Bor-bor elkarteak.

Hiru erronka bete nahi izan dituzte horrela: ”Formatu ludikoetan, bailarako emakume sortzaile, ekoizle edo kirolarien jarduna ezagutzea; esperientzia gozagarri eta bizigarrien bidez feminismora zein euskarara gerturatzea belaunaldi berriak; eta “Tailer biziak” dinamikaren bidez, eskualdeko sortzaileen jarduna jendarteratzea”.

Gonbidatu bereziak

Gonbidatu bereziak izan dituzte, gainera. Lehenbiziko tailerrean Leire Sanjurjo dantzaria izan zuten bidelagun (urriak 10), bigarrenean Txani Rodrigez idazlea (urriak 13), hirugarrenean (Maied Urrutia argazkilaria), laugarrenean Malen Atxa abeslaria (urriak 16), bosgarrenean Esti Urresola zinema zuzendaria (urriak 17) eta seigarrenean Yogurinha Borova draga (urriak 29).

Tailer biziekin beste 2 proiektu bidean

Eskualdeko gazteekin eginiko lanketa ez da izango “Tailer bizien” aldaera bakarra. Izan ere, bailarako emakume* sortzaileen ikus-entzunezkoak prestatzen dabiltza azken asteetan. “Azaroan aurkeztuko dugu egitasmoa, erakusketa batekin batera”, aurreratu dute. Modu horretan, duela bi urte osatutako datu base eta mapari bide eman nahi izan diote.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide