Argazkilaria zara. Zer dago halako ofizio edo afizio baten atzean?
Maied Urrutia Parra naiz, argazkilari eta argazkigintza irakaslea. Normalean egiten dudan argazki mota, batez ere natura eta gorputzarekin erlazionatuta dago.
Naturaltasunari garrantzia ematen diozu. Faltan dagoelako garai modernoetan, akaso?
Niretzako oinarrizkoak diren gauzak bilatzen ditut: naturaltasuna, bai kanpoan eta baita barruan ere. Gai horietan sakondu nahi izaten dut, izan naturan edota gorputzetan; nire barne-barnetik ateratzen den zerbait delako. Oso erlazio potentea daukat naturarekin.
Nola definituko zenuke gorputzarekiko argazkigintzan dugun harremana?
Gorputzarekiko daukagun gaur egungo erlazioa ez da batere sanoa, bai bakoitzak bere gorputzarekin duguna, eta baita besteen gorputzarekin duguna ere. Nire barnetik ateratzen dena harreman hori goxotzea da, eta nolabait onartzea, mirestea, maitatzea. Lan egiten dudanean prozesu pertsonala da hori guztia niretzat, eta gero irudi horien bidez egiten saiatzen naizena besteengan ea zerbait sortzen den komunikatzea da.
Posible da irudigintzatik bizitzea?
Profesionalizatzea eta horretaz bizi izatea posiblea da, berez. Nire kasuan beste lan batzuekin konbinatu behar dut. Izan ere, irakaskuntzan jarri izan dut arreta, ez akaso argazkigintza komertzialean, edota argazki sesioak egiten. Posible da nik uste, baina pentstzen dut pertsona guztiak ez gaudela hori jasateko prest, oso-oso oso gogorra da.
Adimen artifizialak noraino eraldatu dezake irudigintza edo errealitatea bera?
Adimen Artifizialaren eraginetik argazkigintza ere ez dago salbu. Edonork deko aukera kamera bat edukitzeko: berez poltsikoan eramaten dugu mugikorra, kamararekin. Hain demokratizatuta dago, jada argazkigintza ez dela gauza berezi bat, ezta askok eskatzen duten zerbitzua ere ez. Horregatik diot bizitzea posible dela, baina gogorra dela.
Argazki digital edo analogikoak dituzu nahiago? Zianotipiagatik ere zara ezaguna…
Asko gustatzen zait jolastu eta esperimentatzea, horregatik ez naiz sartu izan argazkigintza komertzialean. Nire zerak sormenarekin garatu ditut, batettik zianotipia egiten, ikasten, eta gero irakasten. Eta, bestetik, fotogramak osatzen ere. Zianotipia analogikoa da, fotogramak ere… Etxean niretzat egiten ditut halako esperimentuak, anpliadora bat erosi bainuen. Karreteen negatiboak positibatu, gauzak frogatu… Nik sortu dut errebelatzeko sistema propioa ere, ez zaidalako gustatzen kimikoa erostea. Beti saiatzen naiz horrelako alternatibak bilatu eta probatzen.
Argazkigintza erretiroak ere antolatu izan dituzu. Zein helbururekin?
Ikastaro edo erretiro bat prestatzean nire helbururik handiena beti izeaten da etortzen diren pertsonei espazio aske bat ematea euren sormena garatu ahal izateko. Niretzako ez da hain garrantzitsua teknika edo kontzeptuak barneratzea, baizik eta esperientzia, euren barneko sormenarekin kontaktuan jartzeko aukera. Prozesu horretan lagundu nahi izaten dut. Barru eta kanpoaldearekin konexioa ere lantzen dut pila bat erretiroetan, konexio horretatik abiatuz sormena garatzeko modu aske batean.
Autoerretratuekin asko egin duzu lan. Gure burua ikustea zenbateraino zaizu erraza?
Nik asko egin dut lan autoerretratuarekin. Niretzako kriston erraminta potentea izan da nik nire burua ezagutu eta nire korputza begiratu ahal izateko. Beste ikuspuntuetatik postura arraroetan forma ezberdinak bilatu ditut. Hori ikustea, barneratzea, onartzea eta maitasunez egitea ez da erraza. Nik nire buruari begiratzea.
Kamera atzeko jardunetik, zein ekintzarekin geratuko zinateke?
Erretiroekin, dudarik gabe, super bereziak direlako. Asteburu bat izatea zure pasio bera duten pertsonekin partekatzeko eta leku ezberdina bat bisitatzeko sekulakoa da. Naturara jotaen gara, naturarekin gaude kontaktuan beti. Ibilaldi edo paseo kontzienteak egiten ditugu, argazkiak… eta erretiro motaren arabera, gauza batzuk edo beste batzuk lantzen ditugu: autoerretratoa, erretratoa, natur argazkiak, begirada pertsonala….
Oso polita da bizitzen duguna etortzen diren partaideekin, zer nolako harremanak sortzen diren, giroa… Altxatzen garenetik denok batera gosaldu, paseatu, bazkaldu, gure lanak besteei erakutsi… Ez dakit, baina oso polita da.
Interesa duenak non jarrai dezake zure ibilbide artistikoa?
Instragramen @maiedurrutiaparra-n topa dezakete, eta bertan dagoen -sortzen ari naizen- webgunerako linkean.
View this post on Instagram