TAILER BIZIAK #04

“Niretzat idaztea pentsamendua eta bizitza ordenatzeko modu bat da”

Erabiltzailearen aurpegia Bor-bor 2025eko azaroaren 21a

Liburu edo lan asko plazaratu dituenarentzat zaila da bat hautatzea, “guztiak dira bereziak niretzat”. Txani Rodriguezek literaturgintza lanen atzeko lan bakartiak, sareak eta sariak izan ditu hizpide, “tailer bizietako ikus-entzunezkoan”. 

Idazle izatea bilatu duzun zerbait izan da, edota ibiliak ekarria?

Kazetari eta idazlea naiz. Egia esan, ez dakit nola heldu naizen honaino. Ez dut izan atzetik erreflexio handirik: betidanik idatzi dudanez, ba ia nahigabe heldu naiz. Ez daukat inora heldu naizenaren sentsazioa, oraindik martxan nabil, ea zer gertatzen den.

Hainbat liburu argitaratu dituzu. Baten bat hautatzen edo bereizten jakingo zenuke?

Hainbat liburu argitaratu ditut orain arte, bai. Guztiak dira bereziak niretzat. Egia esan, agian Azken erromantikoak lana pixka bat gehiago baloratu da. Oihartzun handia lortu zuen, baina guztiak ezberdinak eta bereziak dira niretzat. Beti bereziena da azkena, edo idazten ari zarena… Orain horretan nabil, eta horretan daukat burua. 

Genero eta estilo anitzak idatzi dituzu. Eleberriak horietako asko. 

Argitaratu ditut Agosto nobela, Los ultimos románticos, La seca... baina komikiak eta ipuin-liburuak ere bai. Eta gero kazetaritzan, nik uste, gauza politak egin ditut, batik-bat literaturarekin lotuta. Irrati saioak ere osatu ditut literaturari buruz, eta kolaborazioak literaturaren harira. 

Zure liburu batek zinemako pantailara egin zuen salto. Zer suposatu du zuretzat jauziak?

Uste dut edozein idazlerentzat -edo idazleontzako- gure liburua pantaila handian ikustea buruari beste bizitza bat ematea dela,  eta oso esperientzia aberasgarria eta polita. Guk idatzi egiten dugu bakarrik, eta  pelikula bat aurrera ateratzeko jende pilo bat beharrezkoa da. Orduan kolektibizatzen da istorioa, eta hori oso berezia da. 

Beste muturretik, iruditzen zait ere bai ez dela ona zineman gehiegi pentsatzea. Idazle bezala, idazleok  zinemari begiratu gabe idatzi behar dugu. Ez dakit, agian benetakotasuna kenduko lioke beste lanari begira egongo bagina. Gure liburuan pentsatuz bakarrik idatzi beharko genuke. 

Aitortzak beharrezkoak dira aurrera egiteko?

Nik ez dakit aitortza beharrezkoa den idazle guztientzako, baina nik estimatu nuen. Urte asko neramatzan idazten. Batzuetan oso lan gogorra da, bakardadean egiten dugu. Nik Euskadi Saria jaso nuenean nolabait bultzada bat jaso nuen, eta indartsuago atera nintzen agian. Niri momentu horretan ondo etorri zitzaidan. 

Norbere burua aitortzea ere ez da erraza. 

Gogoan dut noiz esan nion nire buruari idazlea nintzela, bai. Erantzuna kaotiko samarra da. Alde batetik, beti sentitu izan naiz idazle, betidanik. Ez dakit zergatik,  baina txikia nintzenean ere bai. Beste aldetik, segurtasun falta oso handia neukan: ezinezkoa ikusten nuen lortzea edo ibilbide hori sikiera jorratzea. Hor kontraesan bat dago. Lehen liburua argitaratzean nire buari esan nion: “ia idazlea zara, Txani”,  baina prozesua zaila izan da. 

Emakume idazleen artean bada sarerik?

Kazetaritza bukatu nuenean hasi nintzen lanean irratian, eta aukera izan nuen idazle gehiago ezagutzeko. Ez nuen ezagutzen idazle emakumezko gehiegi, eta oso importantea izan zen hori. Beste kideekin egotea, hitz egitea, partekatzea… Bakardadean egiten dugu lan, eta sare hori ondo datorkigu guztioi. Indartu edo gehiago landu beharko genuke hori, testu edo zalantza gehiago partekatzea oso garrantzitsua da. 

Zer da zuretzat idaztea ba?

Niretzat idaztea nire pentsamendua ordenatzeko modu bat da, eta nire bizitza bera ordenatzeko modu bat. Nik beti begiratzen ditut gauza guztiak literaturatik.

Ez dakit hau ondo edo gaizki dagoen, baina horrela da. Orduan ez dakit idaztea zer den. Nik uste dut idazten dudala idazten ez nagoenean ere bai, ez dakit zuhaitz horri begiratzen ari naizenean ere ari naiz idazten. Eta hori da idaztea agian: bizitzeko modu bat, edo bizitzan egoteko modu bat. 

 
 
 
 
 
View this post on Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by Borbor (@borbor_elkartea)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide