Nor da Matx?
Malen Atxa naiz, Matx da nire izen artistikoa. Itxialdian hasi nintzen idazten nire abesti propioak, baina beste urte gehiago eman ditut musikagintzan. Hasi nintzeinean desmotibatu egin nintzen, eta uztear egon nintzela amak animatu ninduen Amurrioko musika eskolara joatera. Bertako irakasleak bultzatu ninduen abesten hasteko. Beti kantatu izan ditut bertsioak, baina itxialdian -pandemian- asperdura eta denbora kontuengatik nire gelan nire abestiak idazten hasi nintzen. Orduz geroztik horretan nabil.
Etxealdiak bultzatu zintuen, hortaz, musikagintzan bidea irekitzera.
Aurrerago, beste musikari batzuen laguntza Matx proiektua sortu nuen -edo genuen- eta kontzertuak ematen hasi ginen, baita diskoa grabatzen ere. Beranduago publikatu genuen disko bat izan da.
Ahalduntze prozesu bat da abeslari bezala zure ibilbide eta proiektu propioa abiatzea?
Suposatzen dut ahalduntze prozesu bat dagoela prozesu hortan. Azkenean erreferentziatzat ditudan artistak hartzen ditut oinarri. Haiengandik ikasten duzu estiloa. Adibidez, nik gitarra akordeei dagokienez, akorde berriak deskubritzen ditut, eta horiek lantzen ditut. Egia da bertsioek ematen dizuten askatasuna, zure eremura eraman ahal dituzula dela, ez duzula zertan egin behar artista horrek abesten duen moduan.
Zer da musika zuretzat?
Ez dakit. Musika izan daiteke gauza asko, bizitza zer den galdetzea bezala: lagunekin elkartzeko aitzaki bat, parrandan ateratzeko beste lagun bat… Askotan nik kitarra apur bat goibel nagoenean hartzen dut, edo aspertuta nagoenean. Bidaiatzea edo errutimatik ateratzea baimentzen dit. Musika izan daiteke bidaia hroi ahalbidetzen dizun tresna.
“Ez nuke esango bakarlari gazteenetarikoa naizenik, eta banintz ere, ez diot traba edo oztoporik ikusten gaztetasunari"
Ez daude hain bakarlari edo kantautore gazteak eskualdean.
Ez nuke esango bakarlari gazteenetarikoa naizenik. Uste dut eskualdean askoz gehiago egongo direla, ezagutzen ditugunak eta ez ditugunak. Bakoitzak bere etxean gauza asko egiten ditu. Jendea ez da oraindik animatu plazaratzen. Gazteena banintz ere, ez dit trabarik sortzen, ez diot oztoporik ikusten gaztetasunari.
"Katarsia" da zure diskoaren izena. Zer nahi izan duzu iradoki?
Diskoa atera nuenean, beste elkarrizketa bat egin zidaten ea zer transmititu nahi nuen galdezka, zergatik idazten nue, edo zer zen idazten nuen hori… Hor kontatu nuena oraindik sinisten dut: nire sentimenduak adierazteko izan da idatzi dudana. Hor bide bat zabaldu zen niretzat, aurretik ez nuelako egiten. Hitzez ez baldin badut esaten, lehenengo idatzi eta gero abestu egiten dut. Niretzat bada beste baliabide bat sentimendu hoiek ateratzeko eta nire burua adierazteko.
Autoekoizpenaren alde egin zenuen. Zergatik?
Autoekoizpenak, egia da lan asko eskatzen duela: nik bakarrik ez dut egiten. Autoekoizpena izan da, baina beti egon naiz oso ondo inguratuta. Jende asko izan dut bidean laguntzen, eta adibidez, nik bakarrik egin dudan gauza bakarra abestiak idatzi eta sortzea izan da. Hortik aurrera ez naiz inoiz bakarrik egon.
Noren laguntza bilatu edo topatu duzu ba?
Abestiak grabatu eta produzitu nituen Egoitz Uriarterekin, adibidez. Gero, irudiak Naia Vallejorekin osatu nituen: bai portada eta baita diskoko argazkia ere. Abesti baten bideoklipa ere Naiarekin grabatu nuen. Diseinua, berriz, Ane Karegak egin zidan, lagun baten lehengusinak (Action Studio duenak). Beti egon naiz ondo inguratuta.
Zer du ona eta zer txarra, horrek?
Autoekoizpenak gauzak zuk nahi dituzun moduan egitea ahalbidetzen dizu, askatasun hori izatea, batzuetan prozesu intimoago bat burutzea. Nahi duzuna egin dezakezu, denbora tarteak zure beharretara egokituz. Autoekoizpena alde txarra igual da gauza asko berriak izan direla niretzat, egstionatzeko, ba adibidez diskoa fisikoa atera genuen eta hori kudeatzean, non egin, norkin kontaktatu, gero disenui bat egin behar da dena ondo ateratzeko fisiko horrtan, eta hroi berria izanda niretzta prozesu guzti horren barruan dauden atal txikitxo hoiek.
Oholtzak mugatu edo askatu egiten du bat? Zer sentiarazten dizu zuri?
Oholtza atzean nire ustez urduritasuna beti hor dago. Abesten duzun bitartean lehenago edo beranduago apaltzen doan zerbait da. Eta gero egia da egunero ez gaudela berdin, eta igual oholtzaratzen zaren momentuan ez duzu gogorik; edo ez duzu hori egin nahi, baina atera behar zara, irribarre batez edo haserre egon zaitezke, dena delakoa gertatu zaidala ere. Edo izan daiteke guztiz kontrakoa: kontzertu hori prestatzen egon izana eta kriston ilusioarekin hartzea, eta nahiz eta urduri egon, urduritasun hori zerbait positiboa bihurtzea.
Gizartearen isla dira eszenatokiak ere. Genero aniztasunik bada?
Nire ustez gero eta emakume eta genero aniztasun erreferente gehiago ditugu, hau da, abanikoa geroz eta zabalagoa da erreferenteei dagokienez. Alabaina, gizonak oraindik espazio horietan gailetzen dira. Esan beharra daukat nik pertsonalki, eta uste dut nik bezala beste batzuk ere, ez ditugula programazioak bete nahi bakarrik emakumeak izateagatik. Aukerak eta eskaintzak behar ditugu, ez bakarrik herriko jaietan. Ikusgarritasun hori merezi dugu, eta beste edonork bezala, herriko eta eskualdeko gazteak animatzen ditut haien lanak plazaratzera eta oholtzara igotzera. Laguntza behar badute eskatzera ere, azkenean hau saretze-prozesu bat da, denon artean egin dezakegun zerbait.
Musika gehiena dago Spotifyn. Kontraesanez betetakoak dira bideak eta bizitzak batzuetan…
Diskoa fisikoan atera genuen, eta oraintxe bertan hoiek borodantearen truke saltzen ari naiz, aurrerago egin nahi dudan proiektu bat finantzatzeko. Disko pila bat ditut, ez nago esaten erosi behar direnik, baina bai aipatzeke gaur egun diskoak ez direla erosten, eta ni emozionatu nintzela eta pila bat atera nituela, kutxa batean daduenak. Eta gero ere, plataforma askotan entzungai daude. Orain Spotify-ren kontuarekin egia da hortik kendu nahi ditudala nire abestiak Israelekin daukan harremanagatik, baina hor ere aholkularitza laguntzaren bat beharko dut; ez dakidalako Spotifytik ateratzean ditudan aukerak.