“Aiaraldeko genealogia feminista”, ilustrazio eta historia poster bihurtuta

Erabiltzailearen aurpegia Bor-bor 2025eko abenduaren 10a

Raisa Alavak egin du ilustrazioa. / Bor-bor

Bor-bor Aiaraldeko feminismo elkarteak eskualdeko Mugimendu Feministaren historia jaso eta zabaldu du, Raisa Alava ilustratzaileak eginiko posterraren bidez.

Tokiko memoria historikoa berreskuratu eta zabaltzea. Horiek izan dira “Aiaraldeko genealogia feminista” proiektuaren helburu nagusiak. 2022an heldu zion Bor-bor Aiaraldeko Feminismo elkarteak Mugimendu Feministaren ibilbidea jasotzeari. “Ordukoan historia dosierra ekoitzi genuen, podcast eta erakusketa bertsioarekin batera”, adierazi dute. 

Aurtengo egitasmoan, poster eta ilustrazio formatua gehitu diote historia eguneraketari. Izan ere, euren hitzetan, 2022az geroztik gertaera eta ekimen ugari egon dira eskualdeko feminismoaren historia ezaugarritu dituztenak. Ilustrazio baten bidez ekintza horien pintzeladak islatzea eskatu zioten Raisa Alava zuhatzako artistari, eta berak sortu du artelana. Lamina hori poster bilakatu dute, horrela, atzealdean Aiaraldeko feminismoaren historia laburtuta. 

Lan edo piezari “Aiaraldeko genealogia feminista” izenburua jarri diote, eta 50x70 zentimetroko posterrak inprimatu dituzte. Digitalki ere jarri dute komunitatearen eskura, labur.eus/borbor blogean deskargatzeko aukerarekin. Fisikoki ale bat eskuratu nahi duenak, berriz, Instagram kontura edo borborelkartea@gmail.com helbidera idatzi beharko du. 

Aurkezpena, abenduaren 20an

Alabaina, zuzenean jasotzeko ere aukera egongo da. Izan ere, abenduaren 20an aurkeztuko dute publikoki proiektua, “Feminismoa Aiaraldean bor-bor” leloarekin gauzatuko duten topaketan. Laudion kokatutako Faktoria espazioa hautatu dute horretarako. Egitasmoa Arabako Foru Aldundiaren euskaraz sozializatzeko programen dirulaguntza deialdiari esker egin da. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide