ARGAZKI KRONIKA

43 lagun jaso ditu "Elikadura eta osasuna ikuspegi feministatik" zikloak

Erabiltzailearen aurpegia Bor-bor 2026ko apirilaren 27a

Hiru tailer edo saiotan parte hartze eta arrakasta handia izan du egitasmoak, Bor-bor elkartearen esanetan. Maiatzean bigarren zikloa garatuko dute, agroekofeminismoa ardatz hartuta.

Neguan burutu du Bor-bor elkarteak feminismotik euskaraz eskualdea saretu eta ahalduntzeko lehenbiziko zikloa. Hain zuzen, Andrea Velasco nutrizionistaren gidaritzapean Osasuna eta elikadura ikuspegi feministatik tailer sorta izan da aurreneko ekintza.

Laia Eskolaren babesarekin eta Elikadura Faktoriarekin elkarlanean antolatu da egitasmoa, eta hiru saiotan jende ugari bertaratu da. "Plaza kopurua 12 lagunekoa zen, eta emakume ugari geratu dira kanpoan, itxaron zerrendan", adierazi dute.

Hori dela eta, zikloak jasotako harrerarekin oso pozik azaldu dira ekimenaren sustatzaileak. Zehazki, 43 emakumekoa izan da asistentzia, guztira, 31 pertsonak eman dutelarik izena, "batzuk hiru saioak errepikatu dituzte".

Hori dela eta, osasun eta elikaduraren bidez espazio eta sare feministak sortzearen garrantzia azpimarratu dute, aurrera begira. 

Otsailaren 5ean, giza papilomaren birusaz aritu ziren, otsailaren 19an hilerokoaren zikloaz eta martxoaren 5ean menopausiaz. Hiru saioetan elikadurak duen eraginaz jabetu ziren partaideak, saio teoriko-praktikoak ardatz. Izan ere, 2,5 orduko tailerretan, zita teorikoa eta praktikoa uztartu zituen Andrea Velasco adituak. 

 
 
 
 
 
View this post on Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by Borbor (@borbor_elkartea)

 

Udaberrian, ziklo berria

Maiatzean izango da Bor-bor elkartearen bigarren zikloa. Oraingoan Agroekofeminismoaren gaia erdiguneratuko dute. Aurreratu dutenez, beste hiru saio edo tailer egingo dituzte maiatzaren 14an, 21ean eta 28an.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide