ARGAZKI KRONIKA

Artziniegan hasi dituzte aurtengo 'Kulturartekotasun txangoak'

Erabiltzailearen aurpegia Bor-bor 2026ko ekainaren 2a

Artziniegan hasi dituzte aur 14 1780315002702
None
Artziniegan hasi dituzte aur 1 1780314963250
Artziniegan hasi dituzte aur 2 1780314966716
Artziniegan hasi dituzte aur 3 1780314969910
Artziniegan hasi dituzte aur 4 1780314973724
Artziniegan hasi dituzte aur 5 1780314976606
Artziniegan hasi dituzte aur 6 1780314980390
Artziniegan hasi dituzte aur 7 1780314983386
Artziniegan hasi dituzte aur 8 1780314986385
Artziniegan hasi dituzte aur 9 1780314989344
Artziniegan hasi dituzte aur 10 1780314992467
Artziniegan hasi dituzte aur 11 1780314995429
Artziniegan hasi dituzte aur 12 1780314998496
Artziniegan hasi dituzte aur 13 1780315001138

Maiatzaren 28an izan zen Bor-bor elkarteak EPArekin elkarlanean antolatutako lehen Kulturartekotasun txangoa. Etorriberrien komunitatearentzat hurbiltze geografiko eta soziala ditu helburu ekimenak, saretzearekin batera. 

Maiatzaren 28an burutu zuten Kulturartekotasun txangoak ekimenaren lehen irteera. Oraingoan, Laudiotik abiatu zen autobusa,  Amurrioko San Jose geltokian eskualde osotik hurbildutako etorriberriak elkartu, eta Artziniega ezagutzeko helburuarekin.

Guztira, 55 lagunek parte hartu zuten udaberriko txangoan. Hala, 10:30etik 12:30era bidaia artistiko eta turistikoa uztartu zituzten, hein batean. Izan ere, Marratik at ezizenarekin ilustraziogintzan murgilduta dagoen Oihane MG izan zuten gidari, eta berak erakutsi zizkien Artziniegako kale eta bitxikeriak. 

Ostean, sormen eta arteari eman zioten bide, artistak dinamizatutako txapa eta iman tailerraren bidez, herriko frontoian. Modu horretan, goizean ikusi eta ikasitakoarekin, nahi zuten marrazkia egiteko erronka bota zien artziniegarrak, eta oroigarri eta oroitzapen ederra eraman zuten etxera. 

Kulturartekotasun txangoak egitasmoa iaz abiatu zuen Bor-bor elkarteak, kulturartekotasun eta feminismotik, Aiaraldeko emakume anitzen lana eta herriak ezagutarazteko.

Irteera antolatzeko Amurrio eta Laudioko EPA zentroekin elkarlanean jardun dute, Aiaraldea Komunikabideari adierazi diotenez. Aurten ere, iaz bezala, bi ibilaldi eskainiko dituzte; udazkenean izango delarik bigarrena. 

Argazkiak: Joane Lozano

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide