BIDEO ETA ARGAZKI KRONIKA

'Kulturartekotasun txangoak' Artziniega izan zuen lehen geltoki

Erabiltzailearen aurpegia Bor-bor 2026ko ekainaren 17a

Eskualdea etorriberriei gerturatzeko asmoz, kutlurartekotasuna sustatu eta saretzeko helburuarekin antolatu zuen Bor-bor elkarteak "Kulturartekotasun Txangoak" ekimena. Udazkenean egingo dute bigarren irteera.

Maiatzaren 28an izan zen "Kulturartekotasun txangoak" ekimenaren aurtengo lehen irteera. Iaz abiatu zuten egitasmoa, etorriberrien komunitateari euskaratik eta feminismotik bailara ezagutarazi edota gerturatzeko helburuarekin. Dinamika sinplea da: goiz osoko ibilaldia antolatzen dute, eta Aiaraldeko herri edo ingurune bateko paisaiak ezagutzen dituzte, tokiko ekoizle edo sortzaile baten eskutik. Iazko edizioan, esaterako, Arespalditzako Soloitza gaztandegia bisitatu zuten Maroñoko urtegiaren aurretik udaberrian; eta udazkenean Orozko zein Iza okindegiko jarduna. Aurtengo jardueretan Artziniega eta Urduña zeharkatuko dituzte. Aurreneko hitzordua duela aste batzuk izan zen, eta hurrengoa urrian egingo dute, Bor-bor elkarteko kideek aurreratu dutenez. 

Besteak beste, Marratik at ilustratzailearen gidaritzapean gozatu zuten Artziniegako Alde Zaharra. Ondoren, arte tailer txiki bat burutu zuten:

 
 
 
 
 
View this post on Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by Borbor (@borbor_elkartea)

 

Bor-bor elkarteak ekimenaren harrera eta emaitza positiboa goraipatu ditu: "Izugarria da aurtengoan ere izandako erantzuna parte hartze aldetik. Zentzu horretan, Amurrio eta Laudio herrietako EPA zentroetako kideen elkarlana azpimarratu nahi dugu, etorriberrien komunitateak bertan ezagutzen eta ahalduntzen baitira, hein batean". Aurrera begira, "Kulturartekotasun txangoak" eskaintzen jarraituko dute, baina baita beste hainbat proiektu sortzen ere, "aste honetan "Munduko sendabelarrak" sortutako jakintza eta istorioak jasotzeko ekimena aurkeztuko dugu, ezagutza eta ekimen komunitarioak sustatzeko helburuarekin".

Egitasmoa Arabako Foru Aldundiaren eta Laia Eskolaren laguntzari esker gauzatu dute. 

Argazkiak: Bor-bor elkartea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide