"Aiaraldeko Mugimendu Feministaren historiari buruzko tribial digitala sortu dugu"

Urriaren 12an, 18:00etan aurkeztuko da proiektua Aiaraldea Ekintzen Faktorian. Horrez gain, Aiaraldeko Mugimendu Feministaren historiari buruzko argazki erakusketa egongo da arratsalde osoan zehar

Bor–bor Aiaraldeko Feminismo elkarteak proiektu berria jarri du martxan: Aiaraldeko Mugimendu Feministari buruzko tribial digitala. Aiaraldea Ekintzen Faktoriako feminismo lantaldeak gauzatu du ekimena, eta datorren asteazkenean estreinatuko dute Laudion, partida ireki eta kolektibo batekin. Hitzordua 18:00etan izango da, Faktorian bertan (Errotari kalea 4-8 pabilioia, Gardeako industriagunea, Laudio).  

Partida ireki eta kolektiboarekin aurkeztuko dute Aiaraldeko Mugimendu Feministaren historiari buruzko tribial digitala urriaren 12an

Aiaraldea euskaraz eta feminismotik ahaldundu eta saretzea du helburu Bor-bor feminismo ildoak, eta eskualdeko Mugimendu Feministaren historia ikertu ez ezik, dosierra osatu du elkarteak. Ildo beretik, bailarako feminismoaren historia ezagutu eta sozializatzeko, argazki erakusketa atondu zuten 2022ko udaberrian, hainbat herritan ikusgai egon den 10 paneleko bilduma (Artziniegan, Amurrion, Urduñan, Okondon…).

Datorren astean, ordea, Aiaraldeko Mugimendu Feministari buruzko tribial digitala aurkeztuko du Bor-borreko lantaldeak. Kahoot tresna baliatu dute horretarako, eta sarean egongo da eskura datorren astetik aurrera. 

Ondorengoak izan dira ekimenaren helburuak:

  • Formatu eta dinamika desberdinen bidez tokiko memoria historiko feminista berreskuratzea
  • Aiaraldeko Mugimendu Feministaren ibilbide eta aldarriak sozializatzea 
  • Tokiko berdintasun eta eragile feministekin elkarlanak sustatzea
  • Herritarrak berdintasunaren alde kontzientziatzea eta ahalduntzea
  • Tokian toki, emakumeen aldarri eta lorpenen lekukotzak aitortzea
  • Finean, aitortza publikoa eta soziala sustatzea

Horrez gain, euskaraz zein gazteleraz Aiaraldeko Mugimendu Feministaren historiari buruzko podkasta plazaratu dute, Ivoox plataforma digitalean entzun daitekeena.

Proiektua gauzatzeko Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza izan du elkarteak. Prestatutako material guztiarekin (dosierra, argazki erakusketa, podkasta eta tribiala) gida pedagogiko bat egin eta hezkuntza komunitateari zabaltzea da asmoa; tokian toki, belaunaldi eta eremu desberdinetan (ikastetxeetan, gaztelekuetan, euskaltegietan…) historiaren beste eremu bat ezagutu eta zabaltze aldera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide