Azaroaren 12an egingo da 'Munduko emakumeak* eta janak Aiaraldean' topaketa Amurrion

Kultura anitzetako emakumeekin hainbat proiektu landu dituzte. / Aiaraldea.eus

Bor-bor Aiaraldeko feminismo elkarteak antolatu du topaketa. 11:00etatik eguerdira arte luzatuko da egitaraua, San Anton plazan.

Aiaraldeko kultura ezberdinetako emakumeak elkartzea izango da topaketaren xedea. 'Munduko emakumeak* eta janak Aiaraldean' topaketa antolatu du Bor-bor Aiaraldeko Feminismo Elkarteak azaroaren 12an. Lehenbiziko aldiz antolatuko da ekimena bailaran, eta goiz osoko egitaraua prestatu dute elkarlanean. Batetik, "Munduko emakumeen* egoera Aiaraldean" world kafe edo tertulia antolatuko dute, eta bestetik 'Munduko emakumeak* eta janak Aiaraldean' liburuxka aurkeztuko eta banatuko da. Izan ere, urria eta azaroan zehar, Amurrioko eta Laudioko EPAko ikasleekin elkarlanean osatu dute proiektua. Era berean, ikus-entzunezko batzuk prestatu dituzte emakume anitzen ibilbide, ezagutza eta kultur aniztasuna sozializatzeko helburuarekin.

Topaketan parte hartzeko ez da izenik eman beharko. Alabaina, emakumeentzat ez ezik, umeentzat ere egongo da gune berezia: Munduko jolasen ginkana eskainiko baitute 11:00etatik 13:30era San Anton plazaren inguruan. Ordutegiari dagokionez, ondorengoa izango da egitaraua: 11:00etan 'Munduko emakumeen* egoera Aiaraldean' te-rtulia (word caffea), 12:30ean 'Munduko emakumeak* eta janak Aiaraldean' liburu eta ikus-entzunezkoen aurkezpena, eta jarraian, 'Kulturarteko mokadu feminista'. 

Ekimenean parte hartu edo lagundu nahi duen orok, borborelkartea@gmail.com helbidera bidali dezake mezua.  Egitasmoa gauzatzeko Arabako Foru Aldundiaren zein Laia Eskolaren babesa jaso du elkarteak jarduerak antolatu ahal izateko.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide