‘Hizkuntza eta generoan ahaldunduz’ mintzodromorako prest?

Datorren asteko ekimenaren kartela.

Azaroaren 24an, ostegun arratsaldean, genero eta hizkuntza ahalduntzearen inguruko mintzodromoa antolatuko du Bor-bor Aiaraldeko Feminismo elkarteak. 18:00etan izango da saioa, eta bertan aurkeztuko da ikus-entzunezko pieza ere.

Euskararekiko eta generoarekiko ahalduntze prozesuak izango dira gai nagusia, Bor-bor Aiaraldeko feminismo elkarteak antolatutako mintzodromoan. Azaroaren 24an, ostegunean, izango da hitzordua, Aiaraldea Ekintzen Faktorian. Hain zuzen, 18:00etan abiatuko da ekintza, ikus-entzunezko aurkezpenarekin. Izan ere, eskualdeko 5 emakumeren bizipenekin eta gogoetekin euskararen transmisioan eta norberaren identitatean hizkuntzak zein generoak izandako eragina izango dute aztergai, egunerokotasuna oinarri hartuta. 

Hala, Hizkuntza eta generoan ahaldunduz izenburua jarri diote ekimenari, eta bi atal izango ditu jarduerak. Batetik, aipatutako bideoa proiektatutako da lehenbizikoz, ondoren sarean eskura jarriko dena. Bestetik, mintzodromo ariketa proposatu dute, talde txikian zein handian norberaren bizipenak, gogoetak eta ahalduntzeari begirako ondorioak elkarbanatze aldera.

Ekitaldia doakoa da, eta ez da beharrezkoa aurrez izena ematea. Alabaina, Euskaraldia ere abian egonik, deialdiarekin bat egiteko deia luzatu diote Bor-bor Feminismo Elkartetik nola eragile hala norbanakoei. 

Hizkuntza eta generoan Aiaraldea bor-bor proiektuaren baitan dago egitasmoa, eta Arabako Foru Aldundiaren babesa jaso du elkarteak jarduerak antolatu ahal izateko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide