IRITZIA

Argazki Biral Pandemikoak

Erabiltzailearen aurpegia David del Rio Carrero 2020ko abu. 18a, 12:18

Laudioko Jaietako txupinazoko argazki bat. / Aiaraldea.eus

Gure inguruko hainbat herritako jaiak hurbiltzen ari dira (nahiz eta berragerpenaren erdian argi dagoen inoiz baino festa gutxiago egongo dela)  eta nik, egia esan, ezin diot nire emozioari eutsi, irrikaz bainago genero bisual berri horrek, argazki biral pandemikoak (ABP), nola tratatzen gaituen ikusteko. ABPa, badakizue: edozein leku jendetsutan ateratako argazki hori, gero sare sozialetan etengabe birbidaltzen dena eta berehala amorru eta aienezko uholde batek jarraitzen duena: "Ze arduragabea den jendea", "Denak kutsatzea nahiko nuke", "Denok hilko gara" (sic)...  Gizakion sumindurak mugarik ez duela dirudi. 

Kontua da, udaberriko egun batean kalera irtetea zer zen gogoratzera ausartu ginenetik, ABPa ariketa errepikakor bihurtu dela: haurrak kalera atera ziren lehen egunean hasi ginen teleobjektiboekin, bingorako jarraitu genuen tabernak eta terrazak berriz ireki zituztenean, eta hemen ABPk bere klimaxa lortu zuen Ordiziako jaietako kasu ospetsuarekin, non kale bateko irudi batek sumindura piztu zuen... harik eta alkateak azaldu zuen arte, beste angelu batetik ateratako argazki batez baliatuz, jatorrizko irudia tranpatia zela eta pilaketak saihesteko diseinatutako protokoloari jarraitu eta kalearen edukiera berehala mugatu zenez, ez zegoela hainbeste aienerako arrazoirik.

Niri pertsonalki gertatzen zait liluratzen nauen fenomeno bat dela ABParena, kolpe bakar batean biltzen baitu argazkigintzaren subjektibotasunari buruzko lezio bat, sare sozialei eta modernitatearen diskurtsoari buruzko hausnarketa batekin.

Argazkiak errealitaterako leiho zuzena direla pentsatzeko joera dugu (“Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio du”), baina Susan Sontagek zioen bezala, argazkiek bi ezaugarri kontraesankor elkartzeko ahalmena dute: berezkoa dute objektibotasun-sinesmena. Eta, hala ere beti dute, nahitaez, ikuspuntu bat. Izan ere, ezin da pentsatu argazki bat bere burua justifikatzen duen zerizan bat denik. Sontagek honela azaltzen zuen: "Argazkiak (...) erretorika mota bat dira berez. Errepikatu egiten dute. Sinplifikatu egiten dute. Astindu. Adostasunaren ilusioa sortzen dute". Bera obsesioa zuen gerraren argazkigintzak, instituzionalki kontrolatua zegoenak, gerraren aurkako adostasun bat mobilizatzeko zuen ezintasunarekin. Niri, aldiz, harritu egiten nau iritzi publikoaren aldakortasunak,  beti sumintzeko prest dagoena, gogoeta informazio edota testuinguru ariketa minimo bat egin aurretik.

Eta horrela heltzen gara arazoaren bigarren partera. Mende aldaketaren ondoren informazioaren teknologiek izan duten iraultzak ez du iragarrita zegoen iraultza ekonomikoa ekarri, baina erabat aldatu ditu gure ingurunea osatzen duen joko politiko eta sozialaren arauak. Informazioa eta iritzia inoiz baino urrunago eta bizkorrago doaz. Eta itsasgora hau,  lehen iritzi publikoa monitorizatzen zuten bertsio ofizialaren eta prentsa instituzionalizatuen dikeak erraz gainditzen dituenez, ozeano gobernaezin bihurtzen da. Alderik larriena da hasiera batean ahalduntzeko gaitasun izugarria duen hori, eskuin muturreko joeren tresna bihurtu dela, eskubideen eta askatasunen murrizketa kapitalizatzeko.

Zer egin dezakegu hori saihesteko? Egoera berria denez, horretara egokitzen ikastea da irtenbidea. Premiazkoa da gizarte gisa eszeptikoak izan ez ezik, espiritu kritikoa erabiltzen ere ikastea. Ez du balio dena  zalantzan jartzeak, kontrakotasun arrunt bat bezala, edota "iritzi guztiak errespetagarriak dira” esateak. Entzuteko eta ikasteko benetako interesa behar da, hitz egiteko baino askoz gehiago.

Adibidez, eta ABPen gaira itzuliz, gure jaietan estilo horretako argazki bat ateratzen denean (eta aterako da) eta birala egiten denean (eta egingo da) "gogoeta, informazio eta testuinguru ariketa" hori egin dezakegu lehenik eta behin, gure kontaktu guztiei irudia irauli, "denok hilko gara" esan edo bizilagunari heriotza opa baino lehen.

Azken finean, galdera asko egiteko aukera dago. Tokiari buruzkoak: zergatik biralizatzen dira festetako irudiak, baina ez garraio publikokoak, puntako orduan lan egitera bidean ateratakoak? Zergatik gazteen botelloiak, eta ez poteo kale ospetsuak? Klaseari buruzkoak: zergatik dira ugariak aisialdi herrikoian zentratzen direnak? Zergatik dira protagonistak alternatibak kendu dizkietenen horiek (gazteak edota langileak denbora-pasa xumeetan) baina ez euren jai pribatuetan bereari jarrai diezaioketen VIPak? Eta, batez ere, subjektuari buruzkoak: nolatan iruditzen zaizkigu arduragabeak “beste horiek” direla beti, jokabide eredugarriaren bidea markatzen dugun "gu"-arekin alderatuta? Benetan al da posible gure Whatsapp taldeko kideek birusen aurkako bertute orbangabea izatea?

Gerta liteke, Sartrek zioen bezala, “infernua besteak direla”.  Arazoa da gure haserre eta gaitzespen digitalean harriak geure teilatura botatzea besterik ez dugula egiten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide