Tokiko merkataritza sustatzeko bono kanpaina martxan jartzea eskatu du EH Bildu Orozkok

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Orozko 2021ko ira. 24a, 10:15

Urtebete baino gehiago igaro da jada Orozkoko merkataritza sustatzeko ekintzak mahai gainean jarri zirenetik, eta oraindik, gaur gaurkoz, EH Bilduk duen informazioaren arabera, Orozkoko Udalak ez du bestelako aurrerapausorik eman.

2020ko apirilaren 28an negozioak irekitzeko unean erosketa-bonuen kanpaina berezi bat abiaraztea proposatu zuen EH Bildu Orozkoko Udal Talde Politikoak. Urte bereko maiatzaren 16an Orozkoko Udalak herriko establezimenduetan kontsumoa sustatzeko, aurreordainketa-bonuen programa bat abian jartzen ari zela publiko egin zuen.

Tokiko merkataritza sustatzeko, herritarrak Orozkoko dendetan erostera animatzeko eta, oro har, merkataritza txikian kontsumitzeak duen garrantziaren inguruan kontzientzia hartzeko oso baliagarria da bono kanpaina bat martxan jartzea. Gainera, Orozkoko Udalean ordezkatuta dauden alderdi politiko guztien adostasuna eta borondatea dago neurri hau aurrera eramateko.

Hori dela eta, EH Bilduko Udal Talde Politikoak tokiko merkataritza sustatzeko bono kanpaina ahalik eta lasterren martxan jartzea eskatu dio Adieko Udal Gobernu Taldeari. Bestalde, kanpainaren oinarriak Orozkoko merkatariekin adosteko harreman bira bat egitea, urtero udan eta gabonetan egiteko aukerak aztertzea eta bono kanpaina martxan ez jartzearen edo abiatzearen atzerapenaren zergatiak azaltzea eskatu dio koalizio subiranistak Adieri.

.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide