Aiarako Udalak, Etxaurrengo IGErekin elkarlanean, UDALEKUA antolatu du 2013ko ekainaren 24tik 27ra LEKEITIOko Trinkete Etxean. Bertan 1997-2006 urteen artean (biak barne) jaiotakoek hartu ahalko dute parte. 30 plaza daude eta izena emateko epea maiatzaren 14an amaituko da. Aiaran erroldatutako parte-hartzaileek lehentasuna izango dute.
Prezioa guztira (bi epetan ordaintzeko aukera):
-Erroldatuak: 96,00 euro
-Ez erroldatuak: 200,00 euro
Gainerako xehetasunak jakiteko, ikus Aiarako Udalaren webean jarri diren DEIALDIA eta IZENA EMATEKO FITXA. Informazio gehiago: Aiarako Udalean (945399013) eta Aiarako Kuadrillaren Euskara Zerbitzuan (677566245)