Udalekuak Lekeition

Erabiltzailearen aurpegia Enara Biguri  Aiara

Udalekuak Lekeition

Aiarako Udalak, Etxaurrengo IGErekin elkarlanean, UDALEKUA antolatu du 2013ko ekainaren 24tik 27ra LEKEITIOko Trinkete Etxean. Bertan 1997-2006 urteen artean (biak barne) jaiotakoek hartu ahalko dute parte. 30 plaza daude eta izena emateko epea maiatzaren 14an amaituko da. Aiaran erroldatutako parte-hartzaileek lehentasuna izango dute.

Prezioa guztira (bi epetan ordaintzeko aukera):

Aiarako jaiak hastear daude

Erabiltzailearen aurpegia Enara Biguri  Aiara

Aiarako jaiak hastear daude

Aurtengo jaien egitaraua bihar hasiko da, "Prontxi ibilaldia" I. mendi martxarekin, Asnos eta Eskoritas mendiak igoko direlarik.

Apirilaren 25ean, osteguna, "Feniz 11*23" filma proiektatuko da udaletxeko erabilera anitzeko aretoan, 20:00etan.

Mapa toponimiko berria

Erabiltzailearen aurpegia Enara Biguri  Aiara  Amurrio  Artziniega  Laudio  Okondo

Mapa toponimiko berria

Aiara eskualdearen mapa toponimikoa inprimatzeko gutxiago falta da. Aiara, Artziniega, Amurrio, Laudio eta Okondoko toponimiaz gain argazki eta informazio historiko esanguratsua ere izango du.

Jendearen parte hartzea garrantzitsua delarik, bihar martxoak 22, arratsaldeko 18:30etatik 20:00tara mapa erakusgai izango da Aiarako udaletxean, Arespalditzan, iruzkinak jasotzeko asmoz.

Adinekoentzako kultura programa

Erabiltzailearen aurpegia Enara Biguri  Aiara

Adinekoentzako kultura programa

Aurtengo ekitaldiak otsailaren 5etik martxoaren 21era izango dira. Asteartero 17:00etatik aurrera Arespalditza, Luiaondo, Lanteno eta Murgan garatuko dituzte. Guztira 7 antzezlan, hitzaldi edo musika emanaldi eskainiko dira. Gainera, martxoaren 21ean bidai bat egingo da.

 

Otsailean:

Aiaraldea erakusgai

Erabiltzailearen aurpegia Enara Biguri  Aiaraldea

Aiaraldea erakusgai

Fitur azokan gure eskualdea ezagutarazteko eta turismoa erakartzeko txoko bat izango da otsailak 3 arte. Gastronomia eta ondarea izango dira ardatz nagusiak. Horretarako Txakolinaren Ibilbidea eta upategiak, Artziniega, Urduña eta Kexaako ondare kulturala nabarmenduko dituzte. Gainera 23 arlo ezberdin sakontzen dituzten gidak prestatu dira. Bestetik, Aiaraturretik diotenez, 2012an bisitari kopurua mantendu zen turismo bulegoetan, 24.500 lagun etorri zirelarik.

San Pedro Jaiak

2012/07/08 12:30

Aiara Menagarai

Herri bazkaria Emakumeen Taldeak antolatuta eta trikitixa eta Jose Luis Biguriren (jota kantaria) musika eta kantuaz lagundua.

Nagusiak 5 €, 12 urtetik aurrerako umeek 3€ gehi zozketan partehartzeko kolaborazioa.

Apuntatzeko telefonoak: 945 399140 / 945 399354 / 945 399341 (Izen emateak uztailaren 4a arte).

 

Txikienentzako ohe elastikoak eta puzgarria egongo dira.

San Pedro Jaiak

2012/06/28 22:00

Aiara Menagarai

12:00 Meza

13:00 Luntxa, Administrazio Batzarraren eskutik

22:00 Barbakoa Otegiren soinuaz

23:00 Txokolatada

San Pedro Jaiak

2012/06/28 18:00

Aiara Menagarai

Suziri jaurtiketa eta kanpaiak

Edateko uraren hodia berritu da Bergantza, Bergantzagoiti eta Larrinben

Erabiltzailearen aurpegia Enara Biguri  Amurrio  Amurrio: Baranbio  Amurrio: Larrinbe

Edateko uraren hodia berritu da Bergantza, Bergantzagoiti eta Larrinben

Aiarako Ur Partzuergoak jakinarazi duenaren arabera, URA-Uraren Euskal Agentziak eta Kantauriko Urkidetzak finantzatutako proiektu honen gauzapena 7 hilabetez luzatu da eta guztira 178.716 €ko inbertsioa egin da. Proiektu honetan Iperragako Edateko Ura Tratatzeko Estaziorako (EUTE) bideraketa-sarearen hornikuntza berrezarri da.

Iperragako instalazioak edateko urez hornitzen ditu Larrinbe, Bergantza eta Bergantzagoitiko guneak, Baranbio, Larrinbe eta Lezamako kontzejuak eta Amurrioko Udalarenak.

Obretan zehar bi jarduera osagarri gauzatu dira: