Aurtengo jaien egitaraua bihar hasiko da, "Prontxi ibilaldia" I. mendi martxarekin, Asnos eta Eskoritas mendiak igoko direlarik.
Apirilaren 25ean, osteguna, Feniz 11*23 filma proiektatuko da udaletxeko erabilera antizeko aretoan, 20:00etan.
Hurrengo egunean, apirilaren 26an, Nagusien XXIII. eguna ospatzeko bazkaria egingo da. Arratsalde horretan Iñaki Isasik, 2013ko pregoilariak agurra egingo du. Txupinazo ofiziala Agiñagako herriak botako du eta ondoren Aiarako beste 23 herriek suziri bana botako dute. Jarraian Itzalde Abesbatza, Etxaurren Ikastolako dantza taldea, Fi Ta Fik, Kale Danetan elkarteen emanaldiak antolatu dira. Gauean Lisker taldea eta Jon Idirin DJ-a egongo dira.
Apirilaren 27an kirol ekintzak eta umeentzako puzgarriak antolatu dira eta gaua Jon Idirin DJ-ak girotuko du.
Prudentzio Deunaren egunean, 28an, umeentzako jolasa, meza, danborrada, eta odoloste jana egongo dira goiz partean. arratsaldean Pilota Jaialdia, Madiber magoa eta Patxi eta Konpainiaren erromeria antolatu dira. Gau horretan Prontxi agurtuko da, baina hala ere 29-an bolo jaurtiketak antolatu dira Luiaondon.
Gogoratu bazkari aurretiko ekitaldietara joateko autobus zerbitzua dagoela, baita bazkarira joateko ere. Bestetik, ostiral eta larunbat gauean garraio zerbitzua egongo da Artziniega eta Laudio arte doazen bi autobusekin.
* Informazio zehatzagoa ikusteko eranskinetan begiratu.