Aiarako Ur Partzuergoak jakinarazi duenaren arabera, URA-Uraren Euskal Agentziak eta Kantauriko Urkidetzak finantzatutako proiektu honek 7 hilabete iraun ditu, eta guztira 178.716 €ko inbertsioa behar izan du. Lanetan zehar, Iperragako Edateko Ura Tratatzeko Estaziorako (EUTE) bideraketa-sarearen hornikuntza birjarri da.
Iperragako instalazioak edateko urez hornitzen ditu Larrinbe, Bergantza eta Bergantzagoitiko guneak, Baranbio, Larrinbe eta Lezamako kontzeju eta Amurrioko udalarenak.
Obretan zehar bi jarduera osagarri gauzatu dira:
1. Birjarri egin dira Arbaitza eta Lekideko erreketatik (Gorbeia) Amurrioko Aspurun dagoen EUTEraino ura daraman hodiaren 600 m baino gehiago.
2. Berritu egin da EUTE eta Iperragako deposituak hornitzen dituen adarra.
Aiaraldeko Hornikuntza Plan Gidarian jasotako lan horiek Amurrioko ur-hodiak hartuneetatik Askargan bizkarreko kutxatilaraino berritzeko proiektuaren parte bat dira.
Hurrengo faseetan zehar, Gorbeian bildutako urak Izoriako EUTEraino eraman ahal izango dira, eta Maroñoko urtegiko sistemari lotuko zaizkio. Lan hauek Arabako Lurralde Historikoan Azpiegitura Hidraulikoak eraikitzeko Esparru Akordioan jasoaren arabera egingo dira.