Aiarako umeen eguna

Erabiltzailearen aurpegia Enara Biguri 2012ko eka. 1a, 17:22

Datorren larunbatean, ekainak 16, umeei zuzendutako jaia ospatuko da Etxaurren Ikastolan goizeko 11:00etatik aurrera.

 

Gurasoen elkarteak, ikastolak eta Aiarako Udaletxeak antolatutakoen artean puzgarriak, haurren herri kirolak eta euskal dantzak daude. Ikasleen saioak eta 6. mailako ikasleei agurra 13:00etan izango da. Jarraian, ume eta helduen bazkariak eta "diskotxikia" datoz.

Datorren larunbatean, ekainak 16, umeei zuzendutako jaia ospatuko da Etxaurren Ikastolan goizeko 11:00etatik aurrera. Gurasoen elkarteak, ikastolak eta Aiarako Udaletxeak antolatutakoen artean puzgarriak, haurren herri kirolak eta euskal dantzak daude. Ikasleen saioak eta 6. mailako ikasleei agurra 13:00etan izango da. Jarraian, ume eta helduen bazkariak eta "diskotxikia" datoz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide