Udara honetan berriz ere haurrentzako ludotekak zabalduko dira Aiaran, uztailaren 2tik 27ra. 7 eta 14 urte bitarteko haurrek Etxaurren eta Luiaondon multiabentura eta kirol ekintzak izango dituzte, 10:10etatik 13:40etara. 3 eta 6 urte arteko neska-mutikoak berriz, Luiaondo eta Arespalditzan, 10:00etatik 13:30etarako ordutegia izango dute.
Ekintzak eskulanak, jolas ludikoak, jolas kooperatiboak, gymkhanak, uretako ekintzak, kirola, abentura, etab. izango dira, denak euskaraz.
Matrikulei dagokionez, ume batentzat 50 €, bi umerentzat 70€ eta 3 umerenzat 90€-ko prezioa izango dute. Erroldatu gabeko haurrek 80 € ordaindu beharko dituzte. Matrikulak maiatzaren 28tik ekainaren 12 arte egin ahal izango dira, biak barne, atxikituriko fitxa medio.