Kontzejuei ematen zaien zerbitzua bermatzearren, Partzuergoak hainbat eraberritze-lan egin ditu 8 kontzejutako bideraketa-sareko
instalazioen azpiegituretan. Obretarako inbertsioa, azkenean, 83.000 eurotik gorakoa izan da. Kopuru horretatik % 50 Arabako Foru Aldundiak finantzatu du, Araba Uraren Agentziaren bidez.
Aurten Lekamañako (Amurrio) kontzejua Ur Partzuergoan sartu delarik, dagoeneko 8 dira Kantauriko Urkidetzaren kide diren kontzejuak (Arespalditza, Artomaña, Izoria, Larrinbe, Lekamaña, Luiaondo, Olabezar eta Zuhatza), hau da, Aiarako Kuadrillako kontzejuetako biztanleetatik % 60 guztira.
Kantauriko Urkidetzak Partzuergoan sartutako toki erakundeei eskaintzen dizkien zerbitzuak honakoak dira: bideraketa-sarearen
hornikuntza, eta edateko uraren kalitatearen Kontrol eta Zaintza Unitatea.
Gaur egun erakundea lan egiten ari da, edateko uraren bigarren mailako banaketa sareen eta estolderiaren kudeaketa batera eraman ahal izateko.