Aiarako udaletxeak 2011-2012 ikasturterako hainbat ikastaro antolatu ditu: Lantenon Zaharberritzea, Yoga, Pilates eta Eskulanak. Luiaondon Aerobic, Pilates, Areto Dantzak, Joskintza eta Eskulanak. Aurten lehenengo aldiz Argazkilaritza Digitala eskainiko da Arespalditzan, eta taldea sortuz gero honako ikastaroak ere burutuko dira: Liniako Patinajea Arespalditza edota Luiaondon, Sukaldaritza Lantenon eta Defentsa Pertsonala Arespalditza edota Luiaondon. Ikastaro hauetan apuntatzeko epea irailaren 30ean bukatzen da.
Euskara ikasteko ikastaroei dagokionez, bi talde sortzeko inskripzio epea zabaldu da: bostgarren urratsekoa Arespalditzan eta bigarren urratsekoa Luiaondon. Apuntatzeko epea irailaren 28an bukatuko da eta iazko ikastaroa bukatu zuten ikasleek lehentasuna izango dute.
Bestetik, ludoteka zerbitzua Arespalditzan eta Luiaondon eskainiko da eta izena emateko epea irailaren 26an bukatuko da. Informazio gehiago 945 399 013 telefonoan.