Arabako kuadrillen arteko bertso txapelketa bere bigarren asteburuan da jada, eta Saratxoko txokoan, igande honetan 14:30etan txapelketaren kanporaketa fase bat dastatzeko aukera izango dugu.
Lehiaketak bi modalitate ditu, bat-batekoa eta idatzizkoa. Saratxoko kanporaketan, aiaraldeko Altubepekoak eta Muñoko Katuak(vol. II) parte hartuko dute bat-batekoan. Idatzizkoan berriz, Laudioko Bertso-eskola eta Laudioko Basalarrinako kantuzaleak arituko dira.
Bat-batekoa
Txapelketan 12 talde osatu dira bat-batekoan egiteko, horietatik bat aiaraldean: Altubepekoak. Taldeak osatzeko honako partaideak elkartu behar ziren: 3tik 6ra bertsolari, gai-jartzailea, epailea, grabatzailea, argazki/kronista, trikitilaria, pandero jolea eta bideo grabatzailea.
Idatzizkoa
Idatzizkoan 2012ko Arabako kuadrilla arteko bat-bateko txapelketan kantatzen ez duen jendeak parte hartuko du. Gurean laudioko Bertsoeskola, Laudioko Kantuzaleak eta Amurrioko Ai Zapotxin Bertso eskolako taldeak aurkeztu dira, arabako beste 23 talderekin batera.
Talde hauen lana idatzitako bertso-sortak prestatzea eta jendaurrean kantatzea izango da, papera lagun. Bertso hauek jatorrizkoak, saritu edota argitaratu gabeak izan beharko dira.
Idatzizko bertsoen gaiei dagokionez, 1.fasean gaia “Herriko gertakizun bat” izango da. Finalerdietara sailkatzen diren taldeei “Eskualdeko pertsonaiak” gaia egotziko zaie eta finalisteei “Zer falta zaio Arabari?”.
Bazkaria
Bazkaria 14:30tan hasiko da. Bazkarian izena emateko araba.sustapena@bertsozake.com helbidera bidali emaila edo 945010505 telefonora deitu. Bazkariak 10 euro balioko du.
Informazio gehiago:
http://www.arabakotxapelketa.org/