Kiroldegiaren inguruko batzar irekia Aiaran

Aiarako udalak hilaren 9an agin zen Ez Ohiko Udalbatzarrean kiroldegiaren obrak ez jarraitzea adostu zuen, PP, Aiara Batuz eta Bilduren bozkak medio. Alderdi hauek ados jarri izana azterketa sakon eta arduratsu baten ondorioa izan zen, Josu Artetxe Aiarako alkateak adierazi bezala.

Bihar arratsaldeko 19:00etan, Aiarako Udaletxeko Aretoan, herritarrentzako irekia izango den asanblada informatiboa antolatu da. Bertan Udal Korporazioak Aiarako Erabilera Anitzeko Kiroldegiari buruz hartutako erabakiaren gaineko beharrezko informazioa emango da. Talde politiko bakoitzaren iritziak aurkeztuko dira beren ordezkarien bidez, eta ondoren, eztabaidarako tartea irekiko da.
Aiarako udalak hil honen 9an ospatu zen Ez Ohiko Udalbatzarrean kiroldegiaren obrak ez jarraitzea onartu zuen, PP, Aiara Batuz eta Bilduren bozkak medio. Alderdi hauek ados jarri izana azterketa sakon eta arduratsu baten ondorio izan zen, Josu Artetxe Aiarako alkateak adierazi bezala.

 


LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide