Independentistak Sareak antolatuta, larunbatean Independentzia Eguna ospatuko da Orozkon. Ekitaldi honetan herriko kirol taldeek, kultur elkarteek eta udaleko hiru alderdi politikoek (ADIE, BILDU eta EAJ-PNV) parte hartuko dute.
Festa eguerdiko 12etan hasiko da Orozkoko enparantzan paella lehiaketa batekin. Paellak eguerdiko ordubietarako prest izan beharko dira, epai-mahaiak bere lana egin dezan. Hortaz gain, umeentzako jolasak izango dira goiz osoan zehar. 14:30etan herri bazkaria hasiko da, eta jarraian, 16:00etan musika emanaldia eskainiko du Laudion sortu berri den Kun Kun Batukadak.
Independentistak Sarea Euskal Herriaren independentziaren aldeko sarea da, jendearen aurreko lehen urratsa 2010ko otsailaren 27an eman zuena.