Uztailaren 6ean Undurragako urtegian, Arratia ibaiaren arroan, zebra muskuilu aleak topatu ziren. Hau Itsaso Beltzetik eta Kaspio itsasotik ekarritako espezie inbaditzailea da. Ibaietako ekosistemari eragiten dio, disolbatutako fitoplanktona murrizten duelako. Horren ondorioz, ibaietako uren osaera eta ibai hondoa bera aldatu egiten ditu.
Bestetik, bertako kuskubikoei erasotzen die, eta horietako batzuk galtzeko bidean daude. Gainera, ubideetan arazo larriak eragiten ditu, eta herriak eta hiriak hornitzeko hodiak buxatzera iristen da.
Zebra–muskuilua zabaltzeko biderik nagusiena uretako giza jarduerak dira, hau da, arrantza, nabigazioa, bainua… Gure ingurunea babesteko, jarduera horien ondoren, oso garrantzitsua da behar bezala desinfektatzea uretan sartu diren material guztiak, 5ean lixiba duen disoluzio desinfektatzaile batekin (20 tanta inguru, iturriko litro bat ureko).
Iturria: Ur Agentzia (http://www.uragentzia.euskadi.net/u81-0003/eu/contenidos/informacion/mejillon_cebra/eu_doc/indice.html)