Jendaurrean aurkeztu da Aiara Batuz

Erabiltzailearen aurpegia Enara Biguri 2011ko mar. 20a, 10:59

Iratxe Parro izan zen aurkezpenaren arduraduna, bera izango baita hautes-zerrendaren burua. Herri-plataforma berri hau herrien beharrekin arduratuta zeuden lagunen artean sortu zela adierazi zuen Iratxek, eta beste alderdi politikoekin inolako erlaziorik ez dutela hainbat bider nabarmendu zuen.

Iratxe Parro izan zen aurkezpenaren arduraduna, bera izango baita bozka zerrendaren burua. Herri plataforma berri hau herrien beharrekin arduratuta zegoen lagunen artean sortu zela adierazi zuen Iratxek, eta beste alderdi politikoekin inolako erlaziorik ez dutela hainbat bider nabarmendu zuen.

 

Esandakoaren arabera, lehen aipatutako arazoak (bideak, argiztapenak, saneamenduak, bidexkak, etab.) konpondu eta gaur egun Aiarako Udalak Administrazio Batzarrekin duen koordinazio falta konpondu nahian herrien ahotsa bilakatu nahi dute, Administrazio Batzarrei dagokien garrantzia emanez. Arabako Biltzar Nagusietara ez dira aurkeztu behar.

 

Iratxek aditzera eman zuenez, taldea elkar ezagutzen zen jendartean sortu bada ere, edozeinek bere ekarpenak egin ditzake eta ateak zabalik dituzte. Deialdira 40 pertsona inguru hurbildu ziren.

 

Maiatzeko udal hauteskundeetarako honako hautagai zerrenda proposatu dute: Iratxe Parro (Lanteno), Iraida Sáenz de la Fuente (Menoio), Javi Solatxi (Luiaondo), Leire Sainz de la Maza (Lanteno), Miren Viteri (Menoio), Ruben Martin (Arespalditza), Joseba Miras (Luiaondo), Hector Borge (Luiaondo), Enrike Arberas (Agiñaga), Mª José Olabarría (Luiaondo) eta Maite Martínez (Agiñaga). Iratxe Parro da zerrendarako lehena, baina beste hautagaien ordena zehazteke dago.

 

Gaur, martxoak 20, bigarren aurkezpen ekitaldi bat antolatu dute Arespalditzan 12:30ean, udaletxean bertan.  Web orrialde bat ere zabalduko dute: www.aiarabatuz.com.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide