Aiarako Jai Herrikoiak, hirugarren urtez.

Erabiltzailearen aurpegia Enara Biguri 2011ko api. 30a, 08:00

Urtetik urtera, jai herrikoien aldeko egitarau alternatiboak ugalduz eta sendotuz doaz Euskal Herrian. Udaletxeek jai egunetan antolatutakoa osatu nahian antolatzen dira, parte-hartzaileak, herritarrak eta eraikitzaileak izan ohi direlarik.

Honen adibide bat Aiarako Jai Herrikoietan dugu. Duela zenbait urte hainbat herritar elkartu ziren egitarau ofizialak eskeinitakoa aiarar guztien nahiak asetzen ez zituelako. Hasieran soilik kontzertuak taxutzen bazituzten ere, duela hiru urtetik hona egitarau osoagoa lantzen dute.

Urtetik urtera, jai herrikoien aldeko egitarau alternatiboak ugalduz eta sendotuz doaz Euskal Herrian. Udaletxeek jai egunetan eskainitakoa osatu nahian antolatzen dira, parte-hartzaileak, herritarrak eta eraikitzaileak izan ohi direlarik.

Honen adibide bat Aiarako Jai Herrikoietan dugu. Duela zenbait urte hainbat herritar elkartu ziren egitarau ofizialak eskeinitakoa aiarar guztien nahiak asetzen ez zituelako. Hasieran soilik kontzertuak taxutzen bazituzten ere, duela hiru urtetik hona egitarau osoagoa lantzen dute.

Aurtengo Aiarako Jai Herrikoietan adin guztientzako ekintzak antolatu dituzte: haurrentzako jolasak, zeramika tailerra, luntx beganoa, bakarlariak eta kontzertu ugari.

Gaurko egunean badago zereginik Arespalditzan:

- 12:00 Altxorraren bila umeekin

- 22:00 Kontzertuak :

o Ganesh (Rock/Blus)

o Ametsgaizto (Emo-Metal)

o Rapdiaktib (Bakio Rap)

Datorren urteko Aiarako Jai Herrikoiak antolatu eta hobetzeko herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte, beraz badakizue, gerturatu eta kartelak dioen bezala, poliki poliki gozatzen da biziki!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide