Ostiral Santu gauean sua piztu zen Okondoko Aldai ingurunean, udaletxetik gertu. Suhiltzaileek adierazi bezala, mendi horretan zuhaitzak orain dela gutxi ebaki dira eta haizea dela eta piztu zen sua gau horretan. Sutea kontrolatuta zeukaten, baina gaur goizean oraindik su garrak ikus zitezkeen herritik.