Patx&Run, Etenik Ez! eta Erasoz Erantzun eskualdeko taldeak Gazte Danbadan arituko dira

Erabiltzailearen aurpegia Endika Diaz Garcia 2016ko ots. 26a, 16:37

Aiaraldeako hiru taldek, Patx&Run, Etenik Ez! eta Erasoz Erantzun zehazki, jotzeko aukera izango dute Laudion Martxoaren 25etik 28ra egingo den Gazte Danbadan.

Hasteko, Laudioko eta Amurrioko taldekideak dituen Patx&Run rock taldeak bere lehenengo maketa aurkezteko aukera izango du martxoaren 26an, larunbatean.

[video:https://www.youtube.com/watch?v=DNKAotq7HuQ width:620 height:350]

Aiaraldeako hiru taldek, Patx&Run, Etenik Ez! Eta Erasoz Erantzun zehazki, jotzeko aukera izango dute Laudion Martxoaren 25etik 28ra egingo den Gazte Danbadan.

Hasteko, Laudioko eta Amurrioko taldekideak dituen Patx&Run rock taldeak bere lehenengo maketa aurkezteko aukera izango du martxoaren 26an, larunbatean.

[video:https://www.youtube.com/watch?v=DNKAotq7HuQ width:620 height:350]

Bestalde, eskualdeko Etenik Ez! talde gazteak ere bere thrash metal eta punk doinu indartsuak erakutsi ahal izango ditu martxoaren 27an, igandea, Ernai eta Aitzina antolakundeek sortutako jaialdian.

Amaitzeko, Erasoz Erantzun talde berria Etenik Ez! taldearekin batera arituko da Gazte Danbadan Martxoaren 27an, igandea. Punk eta Oi! estiloak jorratzen dituen taldeak bere lehenengo kontzertueneteriko bat eskainiko du egun horretan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide