Olentzero hainbat lagunekin elkartu zen atzo Goikomendin

Erabiltzailearen aurpegia Endika Diaz Garcia   Jendartea

Olentzerok atzo goizean jo zuen Goikomendira, inguruetan prestaketa lanak abiatzeko eta hainbat amurrioarren maitasuna jasotzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (21)

Gerra Zibileko frontearen sektoreari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte Baranbion

Erabiltzailearen aurpegia Endika Diaz Garcia   Jendartea

Gerra Zibileko frontearen sektoreari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte Baranbion

Frontearen sektorearen inguruko jardunaldiak antolatu ditu Baranbioko Garrastatxu elkarteak, Baranbioko Administrazio Batzarraren eta Huntzgorri eta Aztarna elkarteen laguntzarekin.

Jardunaldiak irailaren 24an, larunbata, aurkeztuko dituzte Garrastatxu elkartearen egoitzan, 9:00etan. 9:30ak aldera Baranbioko Parakurze lubakia bisitatzera abiatzeko asmoa dago. Bisitaren ostean (12:30etan) Garrastatxuko baseliza bisitatuko da, ostean berriro Baranbiora jeisteko. Eguneko ibilbideak, orotara, sei kilometro izango ditu.

Jai Herrikoien Aldeko Eguna ospatuko dute Amurrion larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Endika Diaz Garcia   Jendartea

Jai Herrikoien Aldeko Eguna ospatuko dute Amurrion larunbatean

Egitarau oparoa prestatu du Amurrioko Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak datorren larunbatean, hilaren 30ean, ospatuko den Jai Herrikoien Aldeko Egunerako.

Goizeko 09:00etan Herriko plazatik irtengo den mendi martxarekin emango diote hasiera egunari. Mendi irteera 14 kilometrokoa izango da eta Pardiotik Kuskumendi, Goikomendi eta Aldamarantza abiatuko da.

Otsemeak talde feministak herriko ‘Gune beltzak’ aztertzeko inkesta proposatu du

Erabiltzailearen aurpegia Endika Diaz Garcia   Jendartea

Otsemeak talde feministak herriko ‘Gune beltzak’ aztertzeko inkesta proposatu du

Iaz Amurrion sortutako Otsemeak talde feministak, herrian dauden gune beltz garrantzitsuenak identifikatu ditu. Elkarteak, gune beltzak “herrietan libre eta beldurrik gabe zirkulatzea eragozten duten guneak” bezala definitzen ditu, gune horietan emakumeen aurkako sexu-erasoak gertatzeko arriskuak gora egiten baitu.

Gune horiek guztiak saihesteko asmoz, Otsemeak elkarteak inkesta batzabaldu die herritarrei, hemen.

 

Izar Mendiguren eta Serapio Lopez "Oholtzapetik" bertso finalean egongo dira maiatzaren 13an Legution

Erabiltzailearen aurpegia Endika Diaz Garcia   Kultura

Izar Mendiguren eta Serapio Lopez "Oholtzapetik" bertso finalean egongo dira maiatzaren 13an Legution

Udaberriaren hasierarekin batera Arabako Bertsozale elkarteak "Oholtzapetik entzulea epaile" egitasmoa aurkeztu zuen.

Bertan, hamasei bertsolari lau saio desberdinetan banatu ziren: entzuleen erabakien menpe uzteko finalerako lau sailkatuen hautaketa.

Lehenengo saioak Ozaetan, Murgian, Agurainen eta Amurrion burutu ziren eta saio hauen ondorioz, betiere entzuleen ustetan, hurrengoak izan dira bertsolaririk onenak: Izar Mendiguren, Serapio Lopez, Manex Agirre eta Oihane Perea.

Gwa Ya taldea "Reggae Talentos 2016" lehiaketaren finalean egongo da

Erabiltzailearen aurpegia Endika Diaz Garcia   Kultura

Gwa Ya taldea "Reggae Talentos 2016" lehiaketaren finalean egongo da

Aiaraldeako Gwa Ya reggae taldeak azken asteetan bilatu duen helburua lortu eta Zaragozako "Reggae Talentos 2016" lehiaketaren finalerako hautatua izan da.

Patx&Run, Etenik Ez! eta Erasoz Erantzun eskualdeko taldeak Gazte Danbadan arituko dira

Erabiltzailearen aurpegia Endika Diaz Garcia   Kultura

Patx&Run, Etenik Ez! eta Erasoz Erantzun eskualdeko taldeak Gazte Danbadan arituko dira

Aiaraldeako hiru taldek, Patx&Run, Etenik Ez! eta Erasoz Erantzun zehazki, jotzeko aukera izango dute Laudion Martxoaren 25etik 28ra egingo den Gazte Danbadan.

Hasteko, Laudioko eta Amurrioko taldekideak dituen Patx&Run rock taldeak bere lehenengo maketa aurkezteko aukera izango du martxoaren 26an, larunbatean.

[video:https://www.youtube.com/watch?v=DNKAotq7HuQ width:620 height:350]

"40 Minutu Rock" jaialdirako sarrerak Aretako Kultur Etxean egongo dira salgai

Erabiltzailearen aurpegia Endika Diaz Garcia   Kultura

"40 Minutu Rock" jaialdirako sarrerak Aretako Kultur Etxean egongo dira salgai

Datorren otsailaren 27an Durangoko Landako gunean ospatuko den 40 Minutu Rock jaialdirako aldez aurreko sarrerak Aretako Kultur Etxean salgai jarriko dira 15 eurotan. Eskualdeko salmentarako leku bakarra izango da, printzipioz.

Euskal Preso Politikoen aldeko 40 Minutu Rock jaialdian, Hesian, McOnak, Vendetta, Kop, Txapelpunk, Soziedad Alkoholika, Ken Zazpi, En Tol Sarmiento, Garilak 26, Pixontxis, Ze Esatek! eta Etsaiak musika taldeak arituko dira goizeko 10:30etatik aurrera.

Puntazo Egunaren edizio berria abenduaren 19an ospatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Endika Diaz Garcia   Kultura

Puntazo Egunaren edizio berria abenduaren 19an ospatuko dute

Amurrioko Puntazo Eguna jaialdia antolatzen duen batzordeak dagoeneko aurtengo egitaraua kaleratu du. Aurten ere Matias Landaburu ikastetxean ospatuko den jaialdia abenduaren 19an gauzatuko dute, eta egitarau oparoa ekarriko du.

Goizeko 11:00ak aldera emango zaio hasiera egunari, haurrentzako tailerrak eta likoreak prestatzeko tailerrak ere egin dituzte.

13:00etan patxaran dastatzeko parada emango dute doan eta ostean, herrian zeharreko triki-poteoa hasiko da, non jaialdiari hasiera emateko txupina ere jaurtiko den.