[UDARIKLIK] Aiaraldearrak Resurrection Fest-en

Erabiltzailearen aurpegia Endika Diaz Garcia 2019ko uzt. 12a, 11:49

50 aiaraldear inguru bertaratu dira aurten Resurrection Fest jaialdira. / Endika Diez Garcia

Badira hamar bat urte zenbait aiaraldearrok Galiza aldera jotzen dugula, gure oporren zatitxo bat behintzat barnean daramagun har melomanoa elikatzeko asmoz, ia belaunaldi oso bat Viveiro gure bigarren etxetzat daukagularik uda partean.

Izan ere, indar handikoa izan da Viveiro eta aiaraldearron arteko harremana historikoki, bertako familia askok Aiaraldean finkatu eta euren etorkizuna hemen egonkortu baitute azkenengo 50 urteetan.

Galizarrena existitzen den giza-espezierik eskuzabalena dela konturatzea lan erraza da, gero. Horrexegatik, maitasunik handienarekin egin zigun harrera Viveirok duela jadanik 15 urte metalzaleon familia honi.

Ez dago Resurrection Fest-a Viveiro gabe ulertzerik, herria baita festibal honi indarra eta xarma ematen diona.
Aurten, urtero lez, aiaraldear metalzaleon familiak berriro ere Viveiron egin dugu agerraldia. Familia eta adiskideak bisitatu eta lau egunez musika bilakatu dugu gure elkarrizketen eta aisialdiaren epizentroa. Ia 50 aiaraldear aurten Resurrection Fest-en, ez da marka makala, eta hau guztia ospatu beharra zegoen dagoeneko ohitura bilakatu den larunbateko paellarekin.

2019. urteko “Resu”-ak, Slipknot, The Ocean, Gojira, Berri Txarrak eta beste hainbat goi mailako taldeen emanaldiak gordearaziko dizkigu erretinan. Beharbada, taldeen mailari so eginda, inoiz burutu den “Resu”-rik potenteena.
Larunbatean Gorka Urbizuk berak esan bezala, musika tolerantzia ezaren aurkako erreminta bat da, etengabe mugimenduan dagoena eta belaunaldiz belaunaldi transmititu beharrekoa.

Ez dadila haria eten.

“ResuKids”-ak gara, finean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide